Dantzan Bilaka 2020: "Sirenak" (Carolina Mendoça)

Dantzan Bilaka 2020: "Sirenak" (Carolina Mendoça)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

ADDE Dantza

Noiz

02/09/2020-etik 05/09/2020-era

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sustatua eta ADDE Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak koordinatua den Dantzan Bilaka sorkuntza koreografikoaren programaren jarduerak 2020an egiten ari dira Azkuna Zentroan.

Urte osoan zehar garatzen da Dantzan Bilaka, lantegien, egoitzen eta laguntza artistikoen bidez, partaideak elkartzeko, beren burua aintzatesteko eta praktiken inguruan hausnartzeko.

Tailer horietako lehena, "Cuerpo Interrumpido o los Trazados de la Atención", Ana Buitragok eman zuen, 2020ko otsailean, AZn.

Programa osatuko duten bigarren eta hirugarren tailerrak eta parte-hartzaileen egoitza artistikoak abuztuaren 24tik irailaren 6ra bitartean egingo dira Azkuna Zentroan. Bi asteko lan trinkoa izango da, eta koreografiak sortzeko prozesuetan elkarrekin bizi, trukatu eta sakondu ahal izango dute. --SINOPSIASirena abesbatza bateko kide izatea gustatuko litzaizuke? Tailer honetan ahotsa alerta-gailu gisa arakatuko dugu, gure pertzepzioa lehendik dauden soinuei zabalduz, gure gorputzak haien eraginpean utziz, bizi garen munduaren testigantza soinuduna, porotsua eta ukitua bilakatuz. Soinuaren materialtasuna bibrazio gisa esperimentatuz, komunikazio-modu ahulago eta hauskorrago batean biziko gara, tonu, energia eta dentsitate erlazio batean. Sirenen figurak gure ahots propioak entzutera gonbidatzen gaitu, tresna politiko gisa.

Ahots guztiak dira ongi etorriak, eta ez da trebetasun partikularrik behar. Arretaz entzungo dugu nola ahots ezberdinen elkartzea beste modu batera ikusezinak diren gauzez egindako alarma xarmagarri bat bihur daitekeen. Zuekin abesteko irrikitan nago.

IZEN-EMATEAK: Idatzi info@addedantza. org helbidera.

EPEA: 2020ko abuztuaren 10etik 23ra.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak