"Erbia eta dortoka"

"Erbia eta dortoka"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

berango.org

Non

Berango Antzokia

Noiz

04/10/2020

Glu Glu taldeak “Erbia eta Dortoka” alegia mitikoa taulara eramango du. Kondaira zaharrek haurrak dibertitzeaz gain, hezteko ere balio dute. Umeek primeran pasatzen duten bitartean adimena garatzen laguntzen dien istoriak dira. Kasu honetan, lanaren, konstantziaren eta ahaleginaren garrantziaz jardungo gara. Erbiak dortokari beti barre egiten dio, zergatik eta poliki ibili ohi delako, gauzak astiro egiteko ohitura duelako. Halako batean, Dortokak lasterketa egitea proposatuko dio erbiari: ea zeinek mendia azkarren gurutzatu. Erbiak pozarren onartuko du erronka. Azkenean, ordea, Dortokak irabaziko du zereginean etsiko ez duelako; poliki bada ere, pausoz-pauso bidean aurrera doa beti. Erbiak, ostera, nahiago du beste gauza batzuekin dibertitu: egun osoa telefonoarekin jolasean emango du, lasterketa ahaztu eta galdu arte. Erbiak eta Dortokak beste animalia askorekin topo egingo dute bidean. Denen artean, alegia klasikoa kontatzeaz gain, abesti herrikoien laguntzaz, lasterketa hau antzezlan komikoa bihurtuko dute. Iraupena 45′. Adin gomendatua: 3-7 urte

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak