Kokein taldearen kontzertu akustikoa

Kokein taldearen kontzertu akustikoa

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.eibar.eus

Non

San Andres elizako klaustroa

Noiz

02/07/2020

1999ko urrian, beste hainbat taldetan aritutako musikariekin (Luther, Kukka, Kafha Ehun Kilo) eratutako taldea da KOKEIN .  Eibarko lokaletan dagoen estudioan gaur egun aurkiezina den maketa bat grabatu zuten. Musika bere osotasunean  ulertzen dute, mota konkretu batetatik baino askotatik edaten dutela argi utziz. Rock-aren ikuspegi berri batean  murgiltzen dira lokalean kantak sortzerako orduan, 90. hamarkadako konposaketa gordinetatik hasi eta XXI. mendeko sofistikazioa lortu arte. Dagoeneko 6 disko argitaratu dituzte, azkena iaz, Lera izenekoa. Eibarko Kokein taldea azken hilabeteotan hainbat kontzertu akustiko eskaini ditu Euskal Herri osoan zehar euren abestiak irakurtzeko eta interpretatzeko modu ezberdinak daudela erakutsiz. 20 urte betetzen dituzten honetan, hau dioskue: "Gu desiatzen Klaustroan jotzeko! Gure abestien eta beste abesti batzuen bertsioak egingo ditugu gogotsu eta oso pozik". https://kokein. com/

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak