Euskal Kulturgintzaren Transmisioan Aditu Titulua - Mondragon Unibertsitaea

Euskal Kulturgintzaren Transmisioan Aditu Titulua - Mondragon Unibertsitaea

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Mondragon Unibertsitatea

Non

Mondragon Unibertsitatea

Noiz

17/10/2020-etik 12/06/2021-era

Izen emateko epea: 2020ko ekainaren 22tik irailaren 15era

Gure kulturgintza biziberritzeko kezkari erantzunez, 2007-2008 ikasturtean EKTri hasiera eman genionetik, hainbat helbururi erantzun nahi die egitasmoak: 

- Euskal kulturgintzari buruzko ezagutza barreiatua korpus batean biltzea, eta bilketa hau formazio dialogiko baten bidez transmititzea. Horren baitan, kulturgintzan azken hamarkadetan sortzaileek izandako kezka, ikuspegi, zailtasun, apustu eta esperientziak belaunaldi berri bati ezagutaraztea.
- Gure kulturgintzak dituen ortzimugen eta desafioen aurrean formazio multifokal eta praktikoa eskaintzea, eragileei jakintza-tresnak emanez.
- Kulturgintzaren transmisioan izandako estrategia eta esperientzia beste alorretakoen eskura jartzea.
- Aurretik esandako guztiak (korpus baten sorkuntza, desafioen gogoeta multifokala, esperientzien transmisioa) bi polo harremanetan jarriz egitea: batetik aritu eta adituen multzoa, eta bestetik gai honetan jantzi nahi duten gaurko eta etorkizuneko eragileen multzoa.

Aurreko zazpi edizioetako emaitzak gogoan dauzkagula zortzigarren edizioan, honako ezaugarri bereziok jarri nahi izan dizkiogu:

Aurreko edizioetan berariaz landu genituen hainbat gaitan sakontzen jarraituko dugu, adibidez, kultur sistemaren egituretan. Sortzaile ugari etorriko dira beraien proposamen eta gogoetak gurekin partekatzera.

Halaber, beste gai batzuk ere aztertuko ditugu: historiaren ekarpena kulturgintzan, kulturaren espazio emozionalak, demografia aldaketek dakartzaten aukerak eta erronkak, e. a. Bestetik, bi tokitara hurbilduko gara nazio kulturalaren eraikuntzan kulturgintzak dituen rolak arakatzeko: Iruñera eta Arantzazura.

Horrez gain, ate ireki moduko jardunaldi bi egingo ditugu graduondoaren baitan Joseba Sarrionandia irakasle gonbidatuarekin. EKT egindako ikasleei irekita egongo dira bi mintegiak.

EKTren 8. edizio honetan, aurreko edizioetan bezalaxe, hori guztia modu intentsiboan egin nahi dugu. Hilean behin elkartuko gara asteburu batean. Larunbat-igandeetako saiotik saiora hartu-emanetan jarraitzeko eta gaitegian sakontzeko lan batzuk adostuko ditugu. Edukiak eta taldeko bizipenak modu erakargarrian uztartzeko ahalegina egingo dugu bertaratuko garen guztiok. Orain arte bezala, mamia eta sormena bertatik bertara bizitzeko gonbidapena da gurea.

Orain arte izandako zazpi edizioen berri gure webean aurkituko duzu: www. mondragon. edu/eu/ekt

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak