Museoen Nazioarteko Eguna 2020, Euskal Itsas Museoan

Museoen Nazioarteko Eguna 2020, Euskal Itsas Museoan

Gertaeraren datuak

Antolatu du

gipuzkoa.eus

Non

Euskal Itsas Museoa

Noiz

18/05/2020-etik 31/05/2020-era

Euskal Itsas Museoak “ Dastatu Museoa” ekimena sustatzen du Museoen Nazioarteko Eguna online ospatzeko

Euskal Itsas Museoak bat egingo du ICOMek antolatutako Museoen Nazioarteko Egunarekin, 2020ko maiatzaren 18an, aurtengo leloa “Berdintasunaren aldeko museoak: aniztazuna eta berdinatasuna” da. Igartubeitik, “¡Saborea el Museo!-Dastatu Museoa!” online ekimenaren bitartez bere bilduma eskuragarri jarriko du gastronomia eta ondarea lotuz.

Euskal Itsas Museoak itsas bidaietan erabiltzen ziren kobrezko pertza bat balioan jarri nahi du, “Elkano. Lehenengo Mundu Bira” erakusketan bigarren plano batean geratzen dena, baina duela 500 urte marinelak elikatzeko ezinbestekoa izan zena. Haragiz edo arrainez betetako galdarak ikus ditzakegu, eta, horien artean, denboraren poderioz itsasontzietatik gure sukaldeetara salto egin duen produkturik nabarmena bakailaoa izan da.

Produktu horren bidez, Ander González Lasala Plaza hoteleko La Jarana tabernako gastronomia-aholkulariarekin hitz egin dute, bideo baten bitartez bakailao-errezeta bat egin zezan, tokiko merkatuetako osagaiak eta bakailaoa bezalako produktu urrunak uztartuz. Horrela lehenagoko eta gaur egungo jakintzak batu ditugu.

Nazioarteko museoen egun honetan, gonbidapen hau publikoari eskeintzen diote, lehiaketa baten bidez, errezeta hori beraiek presta dezaten; argazki, audio, sormen, irudi eta abarren bidez gurekin partekatu dezaten. Sariari dagokionez, alde batetik, bidaltzen diren errezetetatik formatu originalenari Itsasertzetik saria, Bretxako merkatuko Oianeder arrandegian erabiltzeko bale bat emango zaio. Bestetik, La Jarana saria zozketatuko da, lehiaketara aurkezten diren errezeta guztien artean, Lasala Plaza hoteleko La Jarana tabernan bi lagunentzako aperitibo bat zozketatuko da. Errezeta proposamenak bidaltzeko epea Maitzak 31ean bukatuko da ¡Dastatu Igartubeiti baserri museoa!

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak