Basoka 2020 - Donostiako indie folk musika jaialdia

Basoka 2020 - Donostiako indie folk musika jaialdia

Gertaeraren datuak

Antolatu du

donostiakultura.eus

Non

Miramon

Noiz

05/09/2020

2020ko irailaren 5ean, Miramonen, egingo den Indie folk musika jaialdia da Basoka. Seigarren edizioa izango den arren, lehen aldiz izango du jaialdi autonomoaren izaera. Sara Zozaya, Elena Setien & Joseba Irazoki, Charly eta Amateur-en proposamenez gozatzeko aukera izango dugu, eta, horiez gain, Joe Wilkes britainiarra, El Largo Adiós hirukote gaztelar-frantziarra eta Marta Reguera bilbotarra buru duten RO-E suediarrek bisitatuko gaituzte. COVID 19-tik babesteko beharrezko neurriei erantzunez, edizio honetan Miramongo basotik anfiteatro ezagunera lekualdatu da, jatorrizko kokapenetik oso gertu. Olatu Talka jaialdiaren hamargarren eta azken edizioaren ostean, Donostia Kulturak Basoka DKluba musika zirkuituan integratu eta berezko izaera duen jaialdi bihurtzearen aldeko apustua egin du. Doako sarrera duen eta egunez izango den jaialdia da, arratsaldeko 16:30ean hasi eta 21:30ean amaituko dena. PublikoaBasokaren edizio guztietan, publikoaren portaera erabakigarria izan da lehenago aipatutako konexio giroa lortzeko. Nabarmentzekoa da aurreko edizioetan jaialdia amaitu ondoren basoa beti oso egoera onean geratu dela. Gauera arte luzatu zen kasuetan ere, ez zen jasotzeko zaborrik geratu. Emanaldietan ere isiltasuna errespetatu zen publikoaren aldetik eta gure inguruan hori lortzea benetan zaila da, batez ere doako kontzertuak direnean. 2020ko edizioari begira publikoaren hazkundea aurreikusten dugun arren, ingurumenarekiko eta musikarekiko errespetua sustatzen jarraituko dugu. Era berean, COVID 19 aren harira ezarritako osasun eta higiene arauak une oro errespetatu beharko dira, eta antolakuntzak hiritarren laguntza eskatuko du bertaratutakoen esperientzia onena ziurtatzeko. Jakin beharreko hainbat kontu- Kontzertuak aire zabalean izango dira, esparru mugatu batean, sarrera kontrolatuarekin eta 600 laguneko edukiera mugatua izango du kopuru bikoitza baino gehiago har dezakeen espazioa bada ere.
- Parkera oinez edo garraio publikoan etortzea gomendatzen da, inguruan ibilgailuen pilaketa saihesteko.
- Helbide elektronikoa edo telefonoa eskatuko dira, bertaratutakoen erregistroa izateko.
- Eserlekuak zenbakituak izango dira eta iritsiera-ordenan esleituko dira. Harmailetan plaza libreak dauden heinean baimenduko da ikusle berrien txandakatzea.
- Kontzertuetan ezingo da zutik egon, eta edariak eta janariak eserlekuan bertan kontsumituko dira. Bi food-truck egongo dira janari eta edari beharrak asetzeko.
- Garaiz iristea gomendatzen da, eserlekuetara ahalik eta erosoen iristeko. Ilaran itxaroten den bitartean segurtasun distantzia mantendu beharko da. Jaialditik atera ezkero, eserlekuak beste ikusle batzuek bete ahal izango dituzte.
- Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da 6 urtetik aurrera. Sarreran gel hidroalkoholikoa ere erabilgarri izango da.
- Familia edo tutoreak arduratuko dira adingabeek segurtasun-arau guztiak betetzeaz. Bete ezean, esparrutik atera egin beharko dira.
- Harmailen hustea mailaka egingo da, antolatzaileen argibideei jarraituz.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak