Donostiako Aste Nagusia 2024: III. Dantz Point Aste Nagusia
Gertaeraren datuak
Antolatu du
Donostia Kultura
Non
Miramar Jauregia
Noiz
14/08/2024
Donostiako Aste Nagusia 2024. Dantz point-ak espazio eta leku enblematikoei balioa ematea helburu duten ekintza artistiko eta kulturalak dira. Tokiko, estatuko eta nazioarteko eragina duten musika elektronikoko eta abangoardiako saio presentzial eta digitalen bitartez. Aurten, musika elektronikoaren erritmoak Miramar jauregian entzun ahal izango dira, eta hainbat DJ arituko dira bertan. Ekitaldian parte hartuko dute Frances Be, house eta techno genero ukaezinak nahasten dituen DJ belaunaldi berriaren erreferente nagusietako bat; Manci, house, broken beat, disco, boogie, soul, dub eta hainbat soinu nahasten dituen donostiar gaztea; groove musika, funk eta jazz musika uztartzen dituena; Ope Loeb, klub kulturaren jarraitzaile leiala eta dantzari nekaezina, bere soinu artxiboa House, Bass Music, Acid-Jazz, Broken-Beat, Breaks, Lo-Fi techno eta soinu esperimentalagoetatik doa; Sebastian Madd, Donostian jaiotako DJ eta ekoizlea, 19 urterekin bere DJ ibilbidea hasi zuena Donostiako klub ospetsu batean pintxatuz eta beti berritzen eta ekitaldira eta jendetzara egokitzen saiatzen dena, jendea bere dantzarik onena egiteko eta Jan Jamamotho.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.