Kultur Gabonak 2020

Kultur Gabonak 2020

Gertaeraren datuak

Antolatu du

bilbao.eus

Noiz

01/12/2020-etik 05/01/2021-era

- Kultur Gabonak 2020, Bilbon: egitaraua (pdf)Gabonak gero eta hurbilago daude, eta hain desberdina den urte honetan, Udalak Bilboko bizilagunei kultura eta aisialdiko ekitaldiak eskaini nahi izan dizkie barruti guztietan, herritar guztiek #BilbaoGabonak ekimenarekin goza dezaten. Horrela, abendua hasteko, 16 hitzordu izango dira auzoetan: bertsolaritza, antzerkia, kontzertuak eta bakarrizketak, besteak beste. 1. BARRUTIA – DEUSTUDEUSTUKO UDALTEGIA•  Abenduaren 2a, eguaztena, 19:00etan. Miren Amuriza, Oihana Bartra eta Unai Iturriagaren bertso saioa izango da Deustuko Udaltegian. 2. BARRUTIA – URIBARRIUDALETXEKO ARGIAK•  Urtarrilaren 6ra arte, domekatik eguenera, 18:00etatik 22:00etara, eta 23:00etara arte ere bai barikuetan, zapatuetan eta jai bezperetan. Udalaren eraikin nagusiaren inguruak argazki eta posta-txarteletarako irudi ezin hobea eskainiko du. Udaletxearen aurrealdeak argiztapen berria izango du aurten, eta bere inguruan, 14 metroko zuhaitza, Gabonetako bola itzel bat eta Bilboren ezaugarri den baldosa berri bat ere. Handik gertu, Areatzako baso magikoa egongo da kokatuta, ehun urte baino gehiagoko 120 zuhaitzekin, urre kolorez jantziko direlarik, girlanda eta errezel eiteko ehunka led argiz argiztaturik. Halaber, balea urrekara handia ere ipini da, sei metro garai eta hamabi metro luze eta hiru metro zabal dena, Areatzako aterpeetan. 3. BARRUTIA - OTXARKOAGA-TXURDINAGAOTXARKOAGAKO UDALTEGIA•  Abenduaren 3a, eguena,18:00etan. ATX Teatrok “Kaskarot” aurkeztuko du. Euskarazko antzezlan honetan agure batek istorio bat kontatuko du. Aner dantzatzea debekatuta dagoen gizarte distopiko batean bizi da. Anerri, berriz, izugarri gustatzen zaio dantza egitea, eta horrek arazo larriak sortuko dizkio. Kaskarot Anerren alter egoa da eta, bere adimen eta zentzuaren bidez, egoerari buelta ematen eta bere adierazpen askatasuna existitzen diren arauen aurretik jartzen lagunduko dio. 4. BARRUTIA – BEGOÑABEGOÑAKO UDALTEGIA•  Abenduaren 2a, eguaztena, 19:00etan. Barreak ziurtatuta daude Iñigo Salinerorekin eta 'El vasco chino' bakarrizketarekin. Bakarrizketa honetan, gizakiari buruzko ikuspegi garratz eta eroagoa emango digu. Zer drama den guapoa izatea, bazkalosteko biaoa erlijiotzat, eta bizitzaz duen ikuspegi estralurtarra. ikusi ostean, bi gauza gerta daitezke: maite izango duzu, edo eroetxean sar dezaten eskatuko,…Batera nahiz bestera, barrea segurtatuta dago. SANTUTXUKO UDALTEGIA•  Abenduaren 3a, eguena,18:00etan. Eguneko magia Imanol Ituiñoren eskutik etorriko da, 'Magiaren parrastan' ikuskizunarekin. Ikuskizun parte-hartzaile, dinamiko eta magikoa: kartak, pilotak, sokak, agerpenak eta desagertzeak. 5. BARRUTIA – IBAIONDOAINGERU JAGOLEEN IKASTETXEA•  Abenduaren 2a, eguaztena, 18:00etan. Dramagia 'Mister Blancoren misterioak' proposamenarekin etorriko da. Magia ikuskizuna da, hainbat esketx dituena, zentzumenen bidez (ikusmena, entzumena, ukimena. . . ) emozioa sortzeko, irudimenera iritsi arte, umorea ahaztu gabe. SAN FRANTZISKOKO UDALTEGIA•  Abenduaren 3a, eguena,18:00etan. Etxeko txikiek tarte ahaztezina igaroko dute Panpotx Kultur Elkartearen 'Ametsetako istorioak' ikuskizunarekin. Hainbat istorio eta pertsonaiaren bidez, balio garrantzitsuetan oinarritutako hezkuntza landuko da, hala nola elkartasuna, berdintasuna, errespetua eta ekologia. •  Abenduaren 4a, barikua, 18:00etan. Lau urtetik gorako haurrei zuzendutako antzezlan batean, Eidabek arratsalde dibertigarri eta ezberdin batez gozatzeko aukera emango dio 'Meri, Mari eta Lari' ezagutzera hurbiltzen den orori. ABUSUKO UDALTEGIA•  Abenduaren 4a, barikua, 17:30ean. Abusuko gune horretan bertan, abenduaren 4an 17:30etik aurrera, 2009a eta 2012a artean jaiotakoek aukera izango dute Magia eta Zientzia tailer batean parte hartzeko; Imanol Ituiñok emango du. Jarduera horietan parte hartzeko, ez da beharrezkoa Haurgune programan izena emanda egotea. Interesdunek informazioa eskatu eta parte hartu nahi duten jardueran izena eman dezakete, 94 420 43 94 telefonora deituta, haurzerbitzua@bilbao. eus helbidera mezu bat bidalita, edo 692 482 527 telefono-zenbakira deituta. BIDEBARRIETA KULTURGUNEABidebarrieta Kulturgunea planez beteta dago abenduko lehen astean. Eguaztenean, hilak 2, eta egunean, hilak 3, poesia errezitaldi batez eta Euskararen Eguna ospatzeko hitzaldi musikatuaz gozatzeko aukera izango dute. Egungo egoeraren ondorioz segurtasun-neurriak ezarri beharrez, ekitaldi aretoko ateak 18:00etan irekiko dira, eta, hala, bertaratzen direnak euren jarlekuetara bideratzeko modua izango da. •  Abenduaren 2a, eguaztena, 19:00etan. Eguaztenean, hilak 2, Bidebarrieta Liburutegiko Areto Nagusian 'Reencuentros y Poesia' egingo da, poesia protagonista duen gaualdia. Bertan izango dira Mikel De Vicente piano-jotzaile bilbotarra, Entzi kantautore euskalduna, Cristian Vegara Bilbon bizi den Peruko kantautorea, Manuel Vicente Cajon perfomerra, Ainize Basalo poeta eta aktorea eta Lander Sanchez poeta eta musikaria, biak artista gazteak eta kulturaren hedapenaren ekintzaileak; Greta Frankenfeld, Bilbon bizi den poeta eta kultur ekitaldien sustatzaile argentinarra; Idoia Carramiñana, poeta elebiduna eta kultur jardueren bultzatzaile; Manoli López, poeta eta rapsoda, hainbat poesia-taldetako partaidea; Bendrell Mohamed, Bilbon bizi den poeta marokoarra, kultura babesteko beti prest dagoena; Javier Arnaiz eta Julián Borao, poetak eta tabernetako eta lokaletako (batez ere, Bilbokoak) ekitaldi perfopoetiko eta kulturalen bultzatzaileak. •  Abenduaren 3a, eguena,19:00etan. Euskararen Eguna ospatuko dute Bidebarrieta Kulturgunean 'Koplariak koplari' izenburuko hitzaldi musikatuarekin. "Koplariak koplari", Xabier Amuriza eta Agus Barandiaranen eskutik, Amurizak azken hamarkadetan bildu eta sortutako kopletan oinarrituta dago. Barandiaran Korrontziko liderra izango da kopla hauei musika jarriko diena akordeoiarekin. Ekitaldi honen helburua Euskararen Eguna ospatzea eta kopla zaharrak eta berriak jendeari ezagutaraztea da, eta, aldi berean, herri musikan izan duten eragina erakustea. 6. BARRUTIA – ABANDOBARRAINKUAKO UDALTEGIA•  Abenduaren 4a, barikua, 18:00etan. PANPOTX Kultur Elkarteak 'Ametsetako istorioak' partekatuko ditu, haurrek, gozatzen duten bitartean, elkartasuna, berdintasuna eta ekologia landu ditzaten. BERTENDONA INSTITUTUA•  Abenduaren 4a, barikua, 19:00etan. Asteburua jazz erritmoan hasiko da Remi Dugué Triorekin funk eta beboop erritmoetan. Remi Dugué Trio dira Remi Dugué gitarran, Vicent Hemery kontrabaxuan eta Benjamin Naud baterian. BILBOKO ELKARTE FILARMONIKOAEkitaldi hauetarako sarrerak 5 eurotan daude salgai www. bilbaokultura. eus helbidean. •  Abenduaren 2a, eguaztena, 19:00etan. Musika maite duenari 'Soinuaren Bidaia' kontzertua eskainiko dio Filarmonikak, hari eta tronboi laukotea. •  Abenduaren 4a, barikua, 19:00etan. Abenduaren 4an, barikua, Euskal Barrokensemblearen emanaldia izango da, Enrike Solinis-en gidaritzapean.

7. BARRUTIA. ERREKALDEERREKALDEKO UDALTEGIA•  Abenduaren 1a, martitzena, 18:00etan. Familia antzerkia Atx Teatroaren eskutik helduko da Errekaldera 'Kaskarot' izeneko proposamenarekin, grinei jarraitu eta askatasunaz gozatzea aldarrikatzen duena. SARREREN SALMENTABarrutietako udaltegietan ekitaldietarako sarrerak erreserbatzeko, bi telefono-zenbaki jarri dira: 688603737, 1etik 4ra bitarteko barrutietarako, eta 671559937, 5etik 8ra bitarteko barrutietarako. Sarrerak emanaldiaren eguneko 10:00etatik aurrera erreserbatu ahal izango dira, hasi baino ordubete lehenagora arte. Bidebarrieta Kulturgunearen kasuan, datorren asteko bi ekitaldietarako gonbidapena behar da, eta dagoeneko doan erreserbatu daiteke www. bilbaokultura. eus/bidebarrietakulturgunean. Bertaratu ezin izanez gero, ekitaldiak streaming bidez jarraitu ahal izango dira www. kulturguneatb. eus helbidean. #BILBAOGABONAKBilbo aisialdiaz eta kulturaz beteta egongo da datozen asteetan, Gabonak gero eta gertuago daudela ospatzeko. Proposamen horiek #BilbaoGabonak udal-ekimenaren parte dira, zeinak publiko guztiengan pentsatu baitu, gustu guztietarako proposamenak programatuz. #BilbaoGabonak garatzeko, osasun-agintariek unean-unean ezarritako segurtasun-protokolo guztiak beteko dira, eta zorrotz aplikatuko dira gomendioak, dela kultura- eta jai-ekitaldiak egiteari buruz, osasun publikoa bermatzeko beharrezkoak diren mugei buruz, nahiz espazio publikoan aire zabaleko jarduerak nahiz ekitaldi jendetsuak egiteko gehienezko pertsona kopuruari dagokienez. Udalaren sare sozialetako kontu desberdinetatik, ekitaldietako bideoak eta irudiak partekatuko dira, joan ezin duenak ere aukera izan dezan proposamenez gozatzeko.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak