Durangoko 2024ko Uda Giroren egitarauaren barruan. - FUGASHiri-espazioetarako dantza-pieza honen bidez, Matxalen Bilbao koreografoak jarraitzen du Gear lanean jorratutako taldearen ideia aztertzen. Bere aurreko lana izan zen hori, eta engranaje, migrazio eta konposizio eskultorikoen irudiak aztertu zituen sorkuntza-iturri gisa. FUGASen antolakunde eta konposizio eskultorikoen irudiak lotzen dira Chopin eta Bach, zentzugabekari sortzaile gisa erabiltzen direnak denboraz kanpoko atmosfera bat eraikitzeko. erreferentzia klasikoak gaur egungoekin kontrastatzen dira, non Chopinen ikadezarena eta Bachen indarra. Bidaia zirraragarria eta iheskorra. Fitxa artistikoa:Zuzendaritza: Matxalen Bilbao
Antzezleak: Olaia Valle, Miren Lizeaga, Aiala Echegaray, Natalia García
Musika: Chopin Waltz Op. 64 No. 2, Bach Brandemburgo Concierto, Concierto nº6
Jantziak: Java Vintage
Lankideak: La FuNdicIOn, Utopian, CDART
Diruz lagunduta: Gobierno Vasco Dpto. de Cultura
Komunikazioa eta banaketa: Peso producciones / Cristina Pérez Sosa- LOS PERROSGaraiko seme-alabak izaki, aro digitalean jaiotakoak egoera ezegonkor eta nahasi batean bizi dira, eta gizatasuna galtzeko eta bakartzeko prozesu bati aurre egin behar diote (eta aurre egin behar diegu). Horretarako, badirudi irtenbiderik arrakastatsuena blindatze indibiduala dela, identitate bereizi bat edo marka pertsonal bat sortzea. Salgai dagoen produktu bat gara sekula baino gehiago, eta gaztetasuna da baliorik gutiziatuena. Garaikidetasunak gorputz hauskorrak suntsitzen ditu, ahulenak zatikatzen, bazter uzten ditu matxinadaren eta otzantasunaren artean zabuka ari diren (garen) moldakaitzak.
Hedatzen den pasiozko dantzak errepikapenean eta katarsian hartzen du zentzurik garbiena: akitu arte dantzatu, abaildu arte zaunka egin, hil arte bizi. Bere burua aurkitu nahian, bere burua bestearengan ikusten duen gizonaren kontakizuna. ¿
Led Silhouette-ren konpainiaren azken sorkuntza eszenikoak duen proposamena errepikapenaren trantzetik irudien segidarekiko lilurara doa. Atzokotik lapurtu, eta biharrera jaulkitako irudiak, oraingoak eta iraganarekin lokaztuak, plastika garaikidetik forma atabiko lurtarreraino, garaien eta lengoaien etengabeko gurutzaketan. “Los perros” lanean Martxel Rodriguez eta Jon Lópezek hiru belaunaldiren arteko elkarrizketa irudikatzen dute, Carmina S. Belda idazle eta antzerkigilearen testuen proiekzioarekin lagunduta, eta Oier Zuñiga aktorearen offeko ahotsarekin eta Cristobal Saavedraren musikarekin batera.
Fitxa artistikoa:Proiektuaren zuzendaria: Led Silhouette
Ideia eta zuzendaritza artistikoa: Marcos Morau
Laguntza koreografikoa: Marina Rodriguez
Antzezleak: Jon López eta Martxel Rodriguez
Testua: Carmina S. Belda
Itzulpena: Gaizka Sarasola eta Mattane Rodriguez
Offeko ahotsa: Oier Zuñiga
Argiteriaren diseinua: Andoni Mendizabal
Musika eta soinuaren diseinua: Juan Cristóbal Saavedra
Eszenografia: David Pascual
Fotografia: Irantzu Pastor
Bideoa: Marina Rodriguez
Jantzien diseinua: Iñaki Cobos
Maskarak eta atrezzoa: Juan Serrano - GADGET Efectos Especiales
Protesiak: Marti Doy
Ekoizpena eta banaketa: Led Silhouette
Ekoizpeneko laguntzailea: Nagore Martínez
Lankideak: Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuaren DNA programaren eta Fundación Caja Navarra - Fundación “La Caixa”ren INNOVA Cultural-aren laguntzarekin. Lesakako Udala
Durangoko Uda Giro 2024: "Fugas" + "Los perrros"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
kulturklik.euskadi.eus
Non
Ezkurdi plaza
Noiz
13/07/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.