Basauriko Social Antzokia (Youtube Kanala)

Basauriko Social Antzokia (Youtube Kanala)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Basauriko Udala

Non

Social Antzokia

Noiz

14/04/2020-etik 30/06/2020-era

Social Antzokiak YouTubeko kanal bat zabaldu du, bertan izandako antzezlanekin, musika-emanaldiekin, dantzaldiekin eta konpainien lanekin. Etxealdian zehar herritarrei kultura-aisialdia eskaintzeko asmoz, gaurtik bertatik (apirilak 14, asteartea) martxan egongo da Social Antzokiak YouTuben abiarazitako kanala. Antzokia berriro inauguratu zenetik (1993ko maiatzaren 29an) handik igarotako antzezlanak, musika-emanaldiak, dantzaldiak eta konpainien lanak jarriko dituzte ikusgai plataforma horretan. Programazioa Facebooken, Twitterren eta, laster, Social Antzokiaren webgunean ere ikusi ahalko da. Hasteko, kontzertu bi, Charles Chaplinen film bat eta Pepe Rubienesen antzezlan bat jarri dituzte ikusgai. Sar zaitez kanalera hemen . . .

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak