"#PHEdesdemibalcón"

"#PHEdesdemibalcón"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

vitoria-gasteiz.org

Non

Herrandarren kaleko kirol instalazioak

Noiz

28/07/2020-etik 31/08/2020-era

Gasteizko Udalaren Hezkuntza eta Kultura Sailak #PHEdesdemibalcón erakusketa ipiniko du ikusgai, uztailaren 28tik abuztuaren 31ra bitartean. Herrandarren kaleko kirol instalazioek hartuko dute erakusketa, zeinaren jatorria Argazkigintza eta Ikus-Arteen Nazioarteko PHotoESPAÑA Jaialdiak COVID-19ak eragindako osasun-larrialdiaren harira antolatutako ekimen bat baita. Ekimenaren bidez, herritarrei eskatzen zitzaien argazkiak egitea beren leiho eta balkoietatik, une hartan esangura berezi batez jantzi ziren elementu haietatik, zein, bestalde, garrantzi handiko erreferenteak izan baitira Artearen Historian. Ekimena estatu osoan deitu zen, eta hiri ugari atxiki ziren, besteak beste Madril, Bartzelona, Valentzia, Santander, A Corun?a, Sevilla, Iruñea, Zaragoza, Santa Cruz Tenerifekoa eta Granada. Maiatzaren 17ra arte jende asko mugitu zen sare sozialetan ,hiri horietan balkoien inguruan hartutako argazki onenak erakusteko. Edonork har zezakeen parte, argazkilari profesional zein zale, baita gainerako jendeak ere. Ilusio kolektiboaren aldeko deia izan zen, gai librean. Ekimena ixtean, 63. 000 irudi ipini zituzten antolatzaileek Instagramen. PHotoESPAÑAk kalean ikusi ahalko diren 2. 450 argazkiak hautatu ditu.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak