Zehar-Errefuxiatuekin elkarteko "Deserrotuak, bipiltze eta mugen arteko ibilbidea” txostenaren aurkezpena izando da asteazkenean (urriak 9) Bilbon, Bilborock aretoan 18:00etan. Jardunaldi batekin osatu dute aurkezpena. Izena emateko, hemen. Deserrotuak txostenak aztertu du migrazio klimatikoen gaia, "kolapso ekosozialaren eta biztanleriaren desplazamendu behartuen arteko harremanari buruzko hausnarketa egitea helburu duena". Ekitaldiaren egitaraua:18. 00. Mahai-ingurua zenbait gairekin. - Egoera humanitarioa Kanariar Uharteetan: jarduketak eta gomendioak. Patricia Bárcena, Defensor del Pueblo edo Espainiako Arartekoaren bigarren ondokoa.
- Mugak eta Giza Eskubideak: erreskate humanitarioaren kriminalizazioa- Amaia Iguaran, SMH-Aita Mariko eragin politiko, genero eta hezkuntzako arduraduna.
- Europako Migrazio eta Asilo Ituna: hiru gako. Joana Abrisketa, zuzenbide doktorea, nazioarteko zuzenbideko irakaslea eta Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Ekintza Humanitarioko Masterraren zuzendaria.
- Moderatzailea: Javier Canivell Fradua, Zehar-Errefuxiatuekin elkarteko zuzendaria19. 00. Bigarren mahai-ingurua:- Senegaletik abiatutako bidaia: kausei begirada bat arrantza-bipiltzetik. Abdoulaye Sarr, ekintzailea eta Gipuzkoako SOS Arrazakeriako gizarte hezitzailea.
- 'Deserrotuak, bipiltze eta mugen arteko ibilbidea' txostenaren aurkezpena eta ondorioak. Raquel Celis, txostenaren koegilea eta, Zehar-Errefuxiatuekin elkarteko eragin eta parte-hartze sozialeko taldekidea.
- Moderatzailea: Marta García Terán, Zehar-Errefuxiatuekin elkarteko eragin eta parte-hartze sozialeko zuzendaria20. 00 ITXIERA. Emanaldi poetikoa Tfarrahren eskutik (Devenir Seiba-ren egilea).
Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko
Oinarrizkoak
Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.