"Perez sagutxoa"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
Donostia Kultura
Non
Aiete Kultur Etxea
Noiz
12/07/2024
Lucia gurasoekin bizi da auzo lasai batean. Lehen hortza galdu duen gauean, Perez sagutxoak ez dio txanpona utzi. Lucia kezkatuta dago eta zerbait txarra gertatu zaiola uste du Perezi. Larrituta, susmoak kontatu dizkio aitari, baina hark ez dio kasurik egin. Hala, Perezen bila hastea erabaki du, Ramiro lehengusuaren laguntzarekin. Laster konturatuko dira Perez sagutxoa itsasontzi batean bizi dela, ederki antolatutako lantegi bat duelarik bertan, eta han milaka sagu bizi direla, umeengandik biltzen dituzten hortzekin perlak egiten dituztenak. Bidean, Pipo ezagutuko dute, fidagarria ez den pertsonaia, haurrei ziria sartzen saiatuko dena. Pipo Morientesen iloba da, Perez sagutxoaren bazkide eta laguna dena. Anbizio handiko gazte tranpatia da, eta haurrei sinetsarazten die beraien aliatua dela, baina benetako asmoa, Perez sagutxoa ingurutik ateratzea eta bere perla-inperioa bereganatzea da. ArgentinaZuzendaria: Juan Pablo Buscarini. Informazio gehiago Filmaffinity webgunean: Perez sagutxoa.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.