"Actrices de raza", Lolita Flores

"Actrices de raza", Lolita Flores

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Eibarko Udala

Non

Coliseo Antzokia

Noiz

26/02/2020

Hitzaldia Eibarko 43. Antzerki Jardunaldien egitarauaren barnean dago. --Eibarko Antzerki Jardunaldiak solasaldi batekin hasten dira beti, eta solasaldi horietan Espainiako antzerki-panoramako pertsona ospetsuek hartzen dute parte. Aurtengo edizioan Lolita Flores aktorea izango da, eta osatuko du horrela Eibarren antzerkiaren inguruan dituzten ezagutzak eta esperientzia partekatu dituzten aktoreen zerrenda. Lolita Flores antzerki espainiarraren karteldegiko ohiko aurpegietako bat da duela hogei urtetik. La Plaza del Diamante, Fedra, La asamblea de mujeres, Sofocos, eta Prefi ero que seamos amigos lanak egin ditu. besteak beste. Hainbat sari jaso ditu fi lmetan protagonizatutako paperengatik, eta horien artean Rencor fi lmean aktore errebelazioari emandako Goya nabarmendu behar da. Horrez gain, ibilbide zabala du kantari gisa, hogei disko baino gehiago argitaratuta. 2017an, Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina jaso zuen, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ematen duen sari handienetako bat. Lolita Floresek Luis Mottola aktorea izango du lagun solasaldian. Luis Mottolak antzerkian, zineman eta telebistan ibilbide luzea du, eta La fuerza del Cariño antzezlanean Lolitaren lankidea izan da.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak