Cursos de Verano de la UPV/EHU 2024: "Gabriel Aresti: "Harri eta Herri", 60 urte"

Cursos de Verano de la UPV/EHU 2024: "Gabriel Aresti: "Harri eta Herri", 60 urte"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.uik.eus

Noiz

09/07/2024

Harri eta Herri liburua 1964. urtean argitaratu zen. Beraz, 2024an, 60 urte betetzen dira liburua argitaratu zela. Liburuaren argitalpenaren efemeridea baliatuta, EHUko Gabriel Aresti Katedratik garrantzitsua iruditu zaigu Harri eta Herri olerki liburuaren inguruan gogoeta bultzatzea, bereziki unibertsitateko ikasleen artean lan hau hobeto ezagutarazteko helburuarekin. Izan ere, liburu horren eragina handia izan da euskal kulturaren eta literaturaren munduan. Jorratzen dituen gaien zein sortu zituen irudi poetiko eta metaforen ikuspuntutik lan berritzailea izan zen. Are gehiago, 60 urteren ostean, Harri eta Herri euskal literatura modernoaren oinarri eta erreferentea izaten jarraitzen duela esan genezake. HelburuakHarri eta Herri liburua garaiko testuinguruan ezagutu, autorearekin figura ere ezagutaraziz. Literaturan eta euskal kulturan izandako oihartzunaz jabetu. Gaurtik egindako irakurketa posible baten markoa zedarritu. Jarduera nori zuzendutaPubliko orokorra
Unibertsitateko ikaslea
Unibertsitarioak ez diren ikasleak
Irakasleak
ProfesionalakInformazio gehiago

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak