Kale antzerkia: "Artilusio"

Kale antzerkia: "Artilusio"

Gertaeraren datuak

Noiz

17/07/2024

Imajina dezagun liburuz elikatzen den eta bihotz baten taupaden erritmoan funtzionatzen duen itxura fantastikoko makina handi bat. Eta tramankulu horren ondoan Greta ikusten dugu, adineko emakume maitagarria, liburuz eta ipuinez osatutako liburutegi txikiaren inguruan atzera eta aurrera. Bere adina eta osasun egoera delikatua gorabehera, Greta ustekabekoa, bitxia, apetatsua, fantasia zalea… da. Eta makina, bere liburuen fantasia birsortzeko jostailu handia bezalakoa da, Pina, zaintzailea, bere istorioen eta pertsonaien artean korapilatuz. Makinak Gretaren gustuaren araberako fantasiazko egoerak sortzen ditu… Literaturako pertsonaia misteriotsu eta unibertsalak, Mila eta bat gauetako lanpara zoragarriak, eta munduan zeharreko bidaia fantastikoak. Horiek guztiak ondo pasatzeko eta jolasteko agertokiak dira. “Artilusio”, bere pertsonaiekin eta bere makinarekin, liburuak eta irakurketak irudikatzen duten horretan zentratzen da: Lekuz aldatzea, bidaiatzea, urruntzea norberaren barrua aurkitzeko…

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak