(online) "Arnasa", topaketa birtuala

(online) "Arnasa", topaketa birtuala

Gertaeraren datuak

Antolatu du

museobilbao.com/

Non

Bilboko Arte Eder Museoa

Noiz

14/08/2020

Egunero, iluntzean, museoa berriro biziberritzen da Maider Lópezen (Donostia, 1975) Arnasa argi instalazioarekin (2020). Hans Ulrich Obrist Londresko Serpentine Galleries museoko zuzendari artistikoarekin eta Miriam Alzuri arte historialari eta museoko teknikariarekin bilduko da, eta artelana sortzeko inguruabarrak eta sorkuntza-prozesua izango ditu hizpide. Estreinaldia, abuztuaren 14an, ostirala, 20:00etan, www. museobilbao. com-ren Youtube kanalean. COVID-19aren ondorioz sortutako osasun krisiaren testuinguru berrian, museoak eta Banco Santander Fundazioak Maider López (Donostia, 1975) artistari esku-hartze artistiko bat sortzeko eskaera egin diote, erakundearekin berarekin elkarreraginean jarduteko eta, aldi berean, ikuslea bultzatzeko arteak eta museoek gizartean betetzen duten zereginari buruz gogoeta egitera. Lehendabiziko aldia da museoak sorkuntza artistiko bat ex professo eskatzen duena Obra Gonbidatua izeneko erakusketa formatuak daraman 19 urte eta 63 edizioetan. Oraingo honetan, gainera, estuki lotuta dago bertako espazioarekin eta gaur egungo egoerarekin. Arnasa izan da horren emaitza. Instalazio horretan museoaren argiaren intentsitatea arnasaren erritmoaren arabera graduatuko da, eta artistak proposatuko du, era horretara, museoak, itxita eta gizakirik gabe egonda ere, zabaltzea eta “arnasten” jarraitzea, bizirik eta inguruneko bizitzari lagunduz. Maider Lópezen arabera, “kaletik ikusteko pieza bat da, museoari kanpotik begiratzeko eta hirian txertatzeko pentsatua”. Arnasa instalazioan, Bilboko museoak zabaldu egingo ditu bere mugak, eta bisitaria, orain arte absente, paseari bihurtuko da, Charles Baudelaireren noragabeko flâneurra, zeinak ez baitu lana museo barruan ikusiko, kanpotik baizik, hirian noraezean ibiltzea eta aire zabalaren premia kolektiboaren grina bihurtu diren historiako garai honetan. Arnasa sorkuntza iragankorra da, eta bere testigantzaren berri emango da bideo eta argazkietan. Uda honetan zehar egunero ikusteko aukera dago, ilunabarretik goizaldeko ordu bata arte.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak