Taller de improvisación y concierto: LOS SARA FONTÁN

Taller de improvisación y concierto: LOS SARA FONTÁN

Gertaeraren datuak

Antolatu du

kulturaz.eus

Non

Dinamoa Sormen Gunea

Noiz

07/11/2020

Inprobisazio tailerra eta kontzertua eskainiko ditu 'Los Sara Fontán' taldeak. Kontzertua 13:00etan izango da. Tailerrerako izen-ematea itxita dago. *Doan da, baina aurrez sarrera hartzea komeni da.

Esperimentazioaren emozioa da Sara Fontán, Edi Pou energia polierritmikoa: biek osatzen dute LOS SARA FONTÁN. Proiektuaren hasieratik diskorik ez grabatzeko hautua egin zuten; zuzenekoak bizi ditu: fisikoa, aldakorra, unean unekoa, lekuan lekukoa, industriaren errutina produktibotik ihesi. 

Sarak biolina erabiltzen du abiapuntu gisa, zeinahi testura lortu eta beste hainbeste aldarte sortu asmoz. Estilo eta formatu ugaritan zaildua, egun bere proiektu kuttuna ondu nahian dabil. Horretarako, ondoan dauka Edi Pou (ZA!), perkusioa ferekatik zapart egiteraino eramaten dakiena. Bi urteko ibilbidean Europako hainbat herrialdetan ibili dira, zarataka.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak