"Intempestiva" du izenburu Elahood dantza urbanoko galiziar konpainiak espazio ez-kobentzionaletarako sortutako proposamen eszeniko berriak. Xela Arias (Día das Letras Galegas 2021) idazle ospetsuaren obran eta irudian oinarrituta dago lana, eta, bertan, Elahooden hizkuntzak eta Xela Ariasen poesiak bat egiten dute espazio publikoetan, zaintzetan eta afektuetan. “Intempestiva” askatasun- eta desobedientzia-ariketa bat da, non elkartzen baitira generoa, galiziar nortasuna, sustraiak eta prekarietatea, zalantzan jartzeko zertan datzan probetxuzko zerbait egitea. Madrilgo Koreografia Jaialdiko lehen saria eta kritikaren saria irabazi zituen (2021), baita DZM Jaialdiko Elkarrizketa Garaikideen Plataformaren ikuskizun onenaren saria ere (Cáceres, 2021). Ezgaraiko:1. Garai desegokikoa, komeni ez den garaikoa. 2. Ohikoa ez delako egokia ez dena. Xela Ariasek mugimenduz, kontrastez, dinamismoz beteriko betetzen du bere poesia, eta jolas egiten du ortografia-arauekin eta formatuekin; eta galiziar konpainiaren dantza ere erritmo, zatiketa, kontraste eta desorekekin jolasten da. Intempestiva lanak Elahood taldeko gorputzetara daramatza Xela Ariasen bertsoak, audientziekin partekatutako bidaia batean, mugimenduan eta dantzan gainezka egiten duen begirada femenino batetik. Belaunaldi berrien asaldura sortzailearen erretratu mugimenduduna da. Fitxa artistikoa:- Zuzendaritza eta interpretazioa: Sabela Domínguez eta Julia Laport
- Dramaturgia: Gena Baamonde
- Musika: LLXNTO & Bruno Baw
- Bideoa: Iria Casal
- Produkzioa: Elahood
- Produkzio-laguntza: Manu Lago eta Sabela Ramos
- Banaketa: Lilian Portela / Amarelo Distribución Escénica
"Intempestiva"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
azkunazentroa.eus
Non
AZ Azkuna Zentroa
Noiz
25/09/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.