"Real book Vol.1." (Iñaki Salvador + Loyola Garmendia)

"Real book Vol.1." (Iñaki Salvador + Loyola Garmendia)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Eibarko Udala

Non

Coliseo Antzokia

Noiz

16/02/2021

2021eko Eibarko Antzerki Jardunaldiak. REAL BOOK bat-bateko saioa da, non bi maisuk kanta hautatu batzuk jo eta kantatzen baitituzte, zein baino zein harrigarriagoa. Bi lagunek, Iñaki Salvador piano-jotzaileak eta Golden Apple Quarteteko kide Loyola Garmendia kantariak, partitura-liburu bat aurkitu dute, ilegala jatorriz, Real Book izenekoa. Erruleta errusiar bati ekiten diote ausart, hau da, liburu zaharra edozein orritatik ireki eta onik ateratzen saiatzen dira kantatuz, joz eta, gainera, errekara bota ez ditzaten lortuz. Abentura ero eta jostari honetan, jazzeko, souleko, zineko, Broadwayko musikaleko klasikoak entzunaraziko dizkigute, bai eta kutsu brasileiroko besteren bat ereLOYOLA GARMENDIA ESTORNÉSMusikaria lanbidez, Musikako Goi Kontserbatorioan ikasia da, eta Baionako Kontserbatorioan egin zituen Kantu Lirikoko ikasketak. Golden Apple Quartet-eko kidea eta musika-zuzendaria da taldea sortu zenetik gaur arte. Europa osoko agertokirik eta telebistarik onenetan izan da 25 bost urte baino gehiagoz. Honako emankizun hauek sortzen jarduna da: Como tan solo los Negros. . . , Sin 4 instrumentos, Radio Golden, Erase una vez 17 años Golden, Los Golden en serio, Los Golden en blanco y negro, La orquesta con cierto estilo Golden (Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin). Gainera, Galipotx, Karabas eta Goibel ikuskizunetako musika-zuzendaria izan da. Disneyrekin jardun du lankidetzan Toy Story 2 eta La mansión encantadaren gaztelaniazko bertsio musikatuetan. Zuzendaria eta kantaria Karramarro uhartean, zeinak animazio-film onenari emandako Goya bat irabazi baitzuen. IÑAKI SALVADOR GILDonostiako pianojole, moldatzaile eta konpositorea. Prestakuntza klasikoa jaso eta gero, laster jo zuen jazzera eta telebista, zine, antzerki eta dantzarako musika konposatzera. Artista handiekin jo izan du; besteak beste, Jesse Davis, Alvin Queen, Bob Sands, Jean Toussaint, Charles Tolliver, Terel Stafford, Grant Stewart-ekin; bai eta Espainiako jazz-musikari gehienekin ere, 80ko hamarkadatik gaur arte (Perico Sambeat, Javier Colina, Chano Domínguez, Pedro Iturralde, Mikel Andueza, Joaquín Chacón…. ). 14 disko atera ditu lider gisa, eta hainbat estilotako artisten 60 produkzio baino gehiagotan hartu du parte: euskal musika, pop-rocka, soinu-bandak, “new age”, eta abar. Hainbat sari irabazi ditu, hala nola Tete Montoliu I. Saria edo bakarlari onenaren saria nazioarteko zenbait lehiaketatan, hala nola Donostiako Jazzaldian eta Getxokoan. Lan asko egina da irakaskuntzan ere, 7 urtez Zarauzko Nazioarteko Jazz Mintegia zuzendu du, eta gaur egun jazz-pianoko irakaslea da Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian (Musikene).

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak