Dagoeneko erabilgarri dago Larrean egin duten jolasgunea

Dagoeneko erabilgarri dago Larrean egin duten jolasgunea
Zornotzan jolasgune berria zabaldu dute haurrentzat, Larrean. Udaletik jakinarazi dutenez, ingurunearen izaera berean integratutako haur-jarduerez betetako ibilbidea da parkea. Jolasgunean, igo daitezkeen hiru zuhaitz, rokodromoa eta tirolina bat izango dituzte haurrek, besteak beste.