Kalerki 2024 jaialdiaren barruan. Los Mañas iritsi dira auzora. Konpondu beharreko guztia konpontzeko behar den guztia dakarte eurekin. Bizitza osoa azpiegituren mantentze-lanak egiten eta gorabeherak konpontzen eman ondoren, oso mainatsuak egin dira, benetako profesionalak, harro-harro erakusten duten lanbidean emandako urteetan eraikitako bikote hutsezina. Haien aldean, amateur hutsa da Mc Guiver. Bata bestea gabe guztiz osatuta ez dagoeneko umorearen klasikoak (Laurel eta Hardy, adibidez) erreferente hartuta, pailazoaren hizkuntzaz eta maskaraz elikatzen da ikuskizuna. Umore absurdua, bi pertsonaia ahaztezinen hanka-sartzeez, trakeskeriez eta une samurrez josia. - ZUZENDARITZA, IDEIA: Lucas Escobedo
- ZUZENDARITZA LAGUNTZAILEA: Marçal Ramon
- SORKUNTZA: Lucas Escobedo, Ana Belén Aguilar, Elena Donzel
- ANTZEZLEAK: Lucas Escobedo, Ana Belén Aguilar/Elena Donzel
Kalerki 2024: "Los Mañas"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
.zarautz.eus
Non
IBILTARIA. Hasiera: Modelo Aretoa
Noiz
05/07/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.