José Carlos Torre: "Eguillor inédito. La obra póstuma inacabada"

José Carlos Torre: "Eguillor inédito. La obra póstuma inacabada"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Azkuna Zentroa

Non

AZ Azkuna Zentroa

Noiz

05/11/2020

Jose? Carlos Torre ikerlariak Juan Carlos Eguillor (1947-2011) ilustratzailearen legatuari buruzko azkenengo lana aurkeztu du; artista transmedia honen mundu sortzailea eta ibilbidea aztertu ditu, komikigilea, ilustratzailea, margolaria eta grabatzailea izateaz gain, bideo-arte lanengatik ere nabarmendu zen artistarena. Luis Gasca editoreak aurkeztutako "Eguillor inédito. La obra póstuma inacabada" (Juan Carlos Eguillor birmarraztuz) saioan margolari honen barne- munduaren berri izango da, zirimiriaren Bilboko kronistaz harantzago zegoenarena. Jose? Carlos Torrek esan bezala, hitzaldian mundu horretara gerturatuko gara «erotismoa eta mitologia komikiarekin, literaturarekin eta poesiarekin ezohiko moduan uztartzen diren horretara. Sexualitateaz inolako disimulurik gabe aritzen da; hau da, gizonezko-gorputza berrinterpretatzen du lanerako material gisa, deformatu eta zatitu egiten du Francis Baconenaren tankera duen jolasean. Inoiz argitaratu ez den alderdia da hau, publikoki hainbeste kritikatu zuen burges begiradatik urrun mantendu baitzuen. Diktaduraren errepresioak eta trantsizioak baldintzatu zuten, eta nahiago izan zuen 'Bilboko zirimiriaren marrazkigile kronista' izan. Identifikatu egiten zen zeregin horrekin eta bizitza osoan prentsarentzako lan hori egin zuen, baina ez da inondik eta inora guk aurrez aurre daukagun sortzailea». Duela bederatzi urte hil zen arren, «Eguillorrek barneratuta ditugun aurreiritziak identifikatzen laguntzen jarraitzen digu; zoritxarrez buru-belarri defendatzen ditugun aurreiritziak dira, ez baikara ohartzen ez direla gureak, ez gaituztela ordezkatzen, non eta ez gaituzten erabat aspertu eta ondorioz erabat itzali», ziurtatu du ikerlariak. OSTEGUNA, AZAROAK 5, 18:30EAN. TOPAKETA HAU STREAMING BIDEZ EMANGO DA. SARRERA DOHAINIK GONBIDAPENAREKIN (JASO AZ INFO-N), LEKU GUZTIAK BETE ARTE.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak