Euskal Encounter 2020 (on line)

Euskal Encounter 2020 (on line)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Euskal Encounter

Non

ON LINE

Noiz

25/07/2020-etik 28/07/2020-era

Euskal Encounter 28a online formatuan egingo da, uztailaren 24tik 26ra bitartean, eta 5. 088 plaza birtual eskainiko ditu, iaz bezainbeste. Beraz, Estatuko lanparty handi eta urtetsuenak aurten ere ez du hutsik egingo. Gainera, Euskaltel Fundazioak antolatutako bilkurak nostalgiaz beteriko keinua egin nahi izan du: antolatzaileak Urretxuko (Gipuzkoa) Ederrena frontoian bilduko dira lanpartyaren arlo guztiak koordinatzeko. Bertan egin zen lehen Euskal Encounter topaketa, 1994an, eta 36 parte-hartzaile bildu zituen 25 ordenagailuren inguruan; Internetik gabe, noski. COVID-19aren eraginez, ezinezkoa izan da bilkura presentziala antolatzea aurten. Hori dela eta, 5. 088 parte-hartzailerentzako doako makro ekitaldi birtuala sortzea erabaki du Euskaltel Fundazioak. Bihar, asteartea, irekiko dira aurre-inskripzioak www. euskalencounter. org webgunean, eta uztailaren 9an, osteguna, egingo dira erreserbak. Parte-hartzaileentzako jarduerakOnline topaketak egitarau zabala izango du hiru egunetarako: prestakuntza eta jolas jarduerak, arte digital, programazio eta bideo-joko arloetako lehiaketak…. Era berean, Opengunea, teknologia berriekin lotutako enpresak hartzen dituen espazio irekia, eremu birtual bihurtuko da, eta doako jarduera ludikoak eta hitzaldiak eskainiko ditu, interesa duten guztientzat. Partyan antolatutako ekintza asko Euskal Encounterrek Twitch plataforman duen streaming kanalaren bitartez jarraitu ahal izango dira, zuzenean. Euskal Encounter Euskaltel Fundazioak antolatu du, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, SPRIren bitartez. Euskaltel Fundazioaren egitekoa da pertsona, enpresa eta ekimenen arteko lotura sustatzea, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien erabileraren testuinguruan. Hori dela eta, urtero antolatzen ditu topaketa teknologikoak, hiru lurraldeetan, informatika eta teknologia zaleen eta profesionalen artean ezagutzak, ideiak eta balioak partekatzeko helburuarekin.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak