NAK 2024: NGMK ikasleak

NAK 2024: NGMK ikasleak

Gertaeraren datuak

Antolatu du

nakfestival.com

Non

Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatoria

Noiz

11/09/2024

2024ko NAK jaialdiaren barne. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren Oboe, Saxofoi, Akordeoi, Perkusio eta ganbara musikako Gelekin koordinatutako ekintza. Nafarroako Ciudad de la Músicaren lankidetzarekinNafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren Departamentu desberdinetako irakasle zein ikasleek 2017. urtetik egindako lanari esker, NAK jaialdiaren ildo didaktikoa modu esponentzialean hazten doa. Urtero talentu gazteak ezagutzeko eta etorkizuneko errelebu baten itxaropena elikatzeko aukera ematen digu. Ganbara musikako ikasleek eskeiniko diguten kontzertua diziplina anitzekoa izango da, eta bertan, XX. mendearen amaierako eta XXI. mendearen hasierako errepertorioaren ibilbide musikal bat eskainiko digute. Entzuteko aukera izango ditugun konpositoreen artean, R. Davidson, A. Nishimura, U. Iraizoz, G. Connesson, J. Abrás eta G. F. Haasen daude. Hauetaz gain,  kontzertuan Louis Aguirreren erabateko estreinaldia den obra entzungo dugu, goi mailako musika ikasleek ikasturtean zehar egindako lanaren emaitza izanik. Aurtengo edizioan, ezenatokian 20 parte-hartzaile baino gehiago egongo dira. Beraz, argi dago urtero ikasleek eta irakasleek egindako ahaleginak emaitzak eman dituela. Programa:- Lost in light (2015) – Robert Davidson
- Ostertz (2024) – Urtzi Iraizoz
- Techno Parade (2002) – Guillaume Connesson
- Karura (2008) – Akira Nishimura
- Preludio, coral, fuga (2024) * – Louis Franz Aguirre
- In útero (2022) – Jan Emanuel Abras
- Saxophonquartett (Cuarteto de saxofones “Opus 1”) (2014) – Georg Friedrich Haas*Erabateko estreinaldiaInterpreteak: Egoitz Espiña (txirula), Antón Pinillos (oboea), Malen Morcillo (klarinetea), Unai Villabona (klarinetea), Joel Delgado (saxofoi sopranoa), Eneko Zazpe (saxo altua), Héctor Ruíz (saxo tenorra) eta Pepe Gallego (saxofoi baritonoa), Ainhoa Quintana (akordeoia), Adrián Martínez (akordeoia). Asier Capón (akordeoia), Iñigo Pascual (akordeoia), Naroa Egurza (pianoa), Ana Lucía Navarro (pianoa), Inés Carlos Ejea (perkusioa), Maitane Suinaga (biolina). Irakasleak: Francesca Croccolino, Pilar Fontalba, Nekane Iturrioz, Ángel Soria, Javier Pelegrín.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak