Zarauzko 2024ko Udako Musikaldiaren barruan. Abuztuan ospatuko da 36. Udako Musikaldia Zarautzen, eta beste behin, zarauztarrok musika klasikoaz gozatzeko aukera aparta izango dugu Santa Klara elizan. Lau kontzertu izango dira abuztuan zehar, abuztuaren 2an, 23an, 30ean eta 31n eta ikus-entzuleei musika klasikoa bere zabaltasunean eskainiko diete. Musikaldiko kontzertuak Santa Klara komentuko elizan izango dira, 20:00etan, eta 200 pertsonentzako aforo mugatua izango dute. Abuztuaren 23an, Josu de Solaun piano-joleak errezitaldia eskainiko du. Kontzertuan, F. Chopin, S. Prokofiev eta R. Schumannen musika pianoan entzungo da maisu handi honen eskutik. Egitaraua:R. Schumann – Pianorako Sonata Handia Gran Sonata Para Piano, Op. 11- I. Un poco adagio - Allegro vivace
- II. Aria: Senza passione, ma espressivo
- III. Scherzo: Allegrissimo
- IV. Finale: Allegro un poco maestosoF. Chopin - Scherzo Op. 39
S. Prokofiev - Sonata Nr. 8, Op. 84 (1944)- Andante dolce - Allegro moderato
- Andante sognando
- VivaceF. Chopin - Balada Op. 52
Zarauzko Udako Musikaldia 2024: Josu de Solaun
Gertaeraren datuak
Antolatu du
zarautz.eus
Non
Santa Klara komentua
Noiz
23/08/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.