"Chillidaren burdinezko eguzkia"

"Chillidaren burdinezko eguzkia"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

arantzazu.org

Non

Gandiaga Topagunea

Noiz

20/10/2024-etik 27/10/2024-era

Arantzazuko Adiskideak elkarteak, Arantzazuko Santutegiarekin, Arantzazulab-ekin, Oñatiko udalarekin, Chillida Belzunce sendiarekin eta Donostiako Maushaus estudioarekin elkarlanean, bi igande, urriak 20 eta 27, aukeratu ditu haurrei zuzendutako lantegia antolatzeko Arantzazun. 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta, bi lantegiak goizeko 10:30etik eguerdiko 13:30era bitartean egingo dira. Eduardo Chillidaren (1924-2002) jaiotzaren 100. urteurrena betetzen den urte honetan, haurrek, Eduardo Chillidak Arantzazuko Basilikaren ateetan egindako lanak aztertuko dituzte eta horretaz gain, Chillidak erabilitako hainbat teknika esperimentatzeko aukera izango dute. Izen ematea: adiskideak@arantzazu. org - 688 613 840

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak