Elisabeth Casillas: "Zer da eleberri grafiko bat?"

Elisabeth Casillas: "Zer da eleberri grafiko bat?"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Azkuna Zentroa

Non

AZ Azkuna Zentroa

Noiz

22/01/2020-etik 04/03/2020-era

Ikastaro honetan, eleberri grafikoaren sorkuntzara hurbilduko gara, hala haren hizkuntzara eta kodeetara, nola haren historiara. Gainera, irakurketa-klubaren antzeko formatua du, eta hori lagungarria da iritziak ahoz hobeto azaltzeko, eta, orobat, kultura-lanen ikuspegi kritikoa sortzeko. Lehen saioan, komikia zer den, eta haren hiztegia, denborak eta sorkuntza-prozesuak zein diren adieraziko da; horren ondoren, autore batzuen lana eta komikiaren historiaren barruan duten testuingurua aztertuko da, eta, gero, parte-hartzaileen iritzi orokorra azalduko da. Kasu bakoitzean, landutako gai sozialak, haien ikuspegiak eta obrako pertsonaiak ere aztertuko dira. Saio bakoitza amaitzeko, lanaren zati bat hartuko da adibidetzat, komikiaren hizkuntzaren berezko elementuak azaltzeko, hala nola elipsia, bineta-motak, bunbuiloak,. . . eta hurrengo saioko lana aurkeztuko da. Elizabeth Casillas (Bilbo, 1986)
Kazetaria, Cactus aldizkariaren sortzaile eta editorea eta argitalpen-kudeatzailea. ‘Jóvenes y blasfemas’ (2016) jaialdiko zuzendaria; emakumeak komikiaren eta bideo-jokoaren industrietan duen presentzia lantzen du. Joker liburu-dendako Nobela Grafikoaren Kluba koordinatzen du, eta kulturaren inguruko ekitaldiak dinamizatzen ditu. Komikiak, literatura eta feminismoak dira bere jardueraren ardatza.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak