"Excalibur y otras historias de animales muertos"

"Excalibur y otras historias de animales muertos"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

arriolaka.eus

Non

Arriola Antzokia

Noiz

18/09/2020

Las hermanas Picohueso antzerki konpania izugarrizko sormen lan batekin datorkigu. Excalibur y otras historias de animales lanean telebistako zuzeneko saio bat irudikatuko dute, bere zalaparta eta guzti. Ongi etorriak Ornitorringora, horrela deiteze baita Dolly ardiak zuzentzen duen elkarrizketa programa, hori bai, espaziotik propio etorritako Laika txakur emearen laguntzarekin, beti begiluze eta adi. Gaur gaueko programan gizon-emakumeen axolagabekeriagatik eta mesfidantzagatik gertatu diren biktimak erdigunean jarriko ditu. Elkarrizketa programa honetan parte hartzen dutenak, animalia biktimak dira, giza helburu zalantzagarriak medio, hots, aurrerapen teknologikoa, babessa, zenbait arinkeria eta funtsa gabetasun … hilak izan direnak. - Zuzendaritza eta dramaturgia: Hermanas Picohueso
- Zuzendaritza artistikoa: Diego Ingold y Lluki Portas
- Antzezleak: Lluki Portas, Diego Ingold, Gal·la Peire y Marc Homar
- Musika: Clara Ingold y Mon Joan Tiquat
- Iraupena: 65 min.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak