Donostiako Musika Hamabostaldia 2024: Musika klasikoko zikloa Araban 2024: Luis Fernández Castelló, David Apellániz eta Carlos Apellániz

Donostiako Musika Hamabostaldia 2024: Musika klasikoko zikloa Araban 2024: Luis Fernández Castelló, David Apellániz eta Carlos Apellániz

Gertaeraren datuak

Antolatu du

araba.eus

Non

Quintanilla Kulturgunearen tenplua

Noiz

30/08/2024

2024ko Donostiako Musika Hamabostaldiaren egitarauaren eta 2024ko Musika klasikoko zikloa Araban zehar ekimenaren barruan. Luis Fernández CastellóConcurso Permanente de Juventudes Musicales de España eta Concurso Intercentros-Melómano lehiaketetan saritua, Luis Fernándezek bakarlari eta ganbera-musikari gisa ibilbide interesgarria garatu du, eta nazioko eta nazioarteko jaialdi askotan jotzeko aukera izan du, hala nola “Festival Ensems de Música Contemporánea de Valencia”, “Festival de Música y Danza de Granada”, “Bienal de Arte Contemporáneo del Mediterráneo” eta “Semana de Música Religiosa de Cuenca”. Espainian, Luis Fernández bakarlari aritu da Auditorio Nazionalean, Palau de la Música Catalanan, Zaragozako Auditorioan eta Valentziako Palau de la Músican, baita Europako hainbat herrialdetan ere. Musika garaikidearen zale amorratua, obra ugari estreinatu ditu, horietako asko beren-beregi berari eskainiak, Tomás Marco, Leonardo Balada, José María Sánchez-Verdú edo Luca Francesconi konpositoreekin eta Grup Instrumental de València bezalako taldeekin lan egiteaz gain. Bere grabazioen artean aipatzekoak dira RNE eta Catalunya Ràdion egindakoak, bai eta Transopera, IVM eta PrimTON zigiluekin egindakoak ere. Hurrengo grabazioak Orpheus eta Naxos zigiluetan agertuko dira. Bere orkestra-esperientzia zabala da Espainiako Gazte Orkestra Nazionaleko (JONDE) kide gisa eta Valentziako Orkestrako, Madrilgo Orkestra Sinfonikoko edo Espainiako Orkestra Nazionaleko kolaboratzaile gisa. Jesus Lopez Cobos, Christian Zacharias, Miguel Harth-Bedoya, Eliahu Inbal, Gustavo Dudamel, Zubin Mehta eta Vladimir Fedoseyev izan ditu zuzendari, besteak beste. Valentziako Goi Mailako Kontserbatorioan graduatu zen José Cerverorekin eta Interpretazioko masterra Wenzel Fuchs, Fabrizio Meloni, François Benda eta Joan Enric Llunarekin egin zuen. Bere heziketa artistikoan Eduard Brunner, Cristo Barrios, José Luis García Asensio edo Lorenzo Coppola bezalako pertsona ospetsuak ere nabarmendu behar dira. David ApellánizDavid Apellániz biolontxeloko katedraduna da oposizio bidez Murtziako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. Bakarlari gisa aritu da honako orkestra hauekin: Sevillako Errege Orkestra Sinfonikoa, Lisboako Orquestra Gulbenkian, Extremadurako Orkestra, Lyongo L 'Orchestre Nationaleko instrumentu-taldea, Kordobako Orkestra, Hondurasko Orkestra Sinfoniko Nazionala, Valentziako Orkestra, Murtziako Eskualdeko Orkestra Sinfonikoa, Orquestra Sinfònica de Barcelona i Nacional de Catalunya, Granadako Hiriko Orkestra, Reina Sofiako Ganbera Orkestra, Gijongo Orkestra Sinfonikoa edo Malagako Orkestra Filarmonikoa, besteak beste. Hauekin guztiekin hainbat plazatan jotzeko aukera izan du, hala nola: Salzburger Festspiele, Nizako MANCA Jaialdia, Berlingo Konzerthaus, Caracaseko Auditorio Nazionala, “Festival Internacional de Música y Danza de Granada”, Kantabriako Jaialdi Jauregia, Donostiako Musika Hamabostalida, etab. Hamabost grabazio baino gehiago egin ditu bakarlari gisa Naxos, Sony, col legno, Neos, Verso eta RNE bezalako zigiluentzat; Scherzo, Ritmo, Melómano, BBC Music Magazine eta Fanfarek lan bikaintzat jo dituzte. Gramophonek eta The Strad aldizkariak Naxosentzat egindako erregistroa eta Brahmsen laukoteen grabazioa nabarmendu zituzten errebelazio bikain gisa. Valentziako Orkestran, Nafarroako Orkestra Sinfonikoan eta Cadaqueseko Orkestran biolontxelo bakarlari gisa aritu da, eta Cuarteto Casals, Nicolas Chumachenco, Gérard Caussé, Rainer Schmidt (Cuarteto Hagen), Alain Meunier, Pedro Halffter, Diego Masson, Paul McCreesh eta Alberto Rosado artistekin batera aritu da, besteak beste. Carlos ApellánizIrunen (Gipuzkoa) jaioa, Ecole Nationale de Musique Bayonne Côte-Basquen hasi zituen musika ikasketak, non Urrezko Domina irabazi zuen, Françoise Doué piano-jotzailearekin. Pariseko Goi Mailako Musika Kontserbatorio Nazionalean (Villette) bere musika prestakuntza hobetu zuen Jacques Rouvier eta Pascal Devoyonekin, Piano eta Ganbera Musikako Lehen Sariak lortuz. Dimitri Bashkirov eta Galina Eguiazarovarekin jarraitu zuen Reina Sofia Goi Mailako Musika Eskolan. Era berean, Alicia de Larrocha, Leon Fleisher, François-René Duchable, Dario de la Rosa, Emil Naoumoff eta beste hainbat maisuren aholkuak jaso ditu. Bere ibilbide profesional sendoa nazioarteko lehiaketetan lortutako bost Lehen Piano Sarik bermatzen dute, eta musika-jarduera etengabeak hainbat orkestrarekin eta errezitaletan aritzera eraman du, hala nola Espainian, Frantzian, Belgikan, Alemanian, Hungarian, Portugalen, Erresuma Batuan, Italian, Argentinan, Mexikon eta Kuban. Ospe handiko aretoetan jo du: Palau de les Arts, Palau de la Música, Auditori de Barcelona, Palacio de Festival de Santander, Salle Gaveau de Paris, Teatro Colon de Buenos Aires, etab. Grabazioak egin ditu Radio France, Radio Nacional de España, Euskadi Irratia, Radio Bremen etaRadio Bartok (Budapest) irratietarako. Duela gutxi "Carácter mediterrani" diskoak grabatu ditu Valentziako konpositore garaikideen sorkuntza-musikarekin, baita "Integral de Sonatas e Interludios para Piano preparado de John Cage" diskoa ere. B3:Brouwer Trio taldearen sortzaileetako bat da, eta Fundación Autor (SGAE), Verso, Colibrí eta Rycy Productions Inc zigiluekin grabatu du, baita "Grup Instrumental de Valencia" taldeko piano-jotzaile bakarlaria ere, 2005eko Musikako Sari Nazionala eskuratuz. Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian (Musikene), Baionako Musika Eskola Nazionalean eta hainbat "masterclass" eta udako ikastarotan piano Irakasle gisa aritu da, eta maiz nazioarteko piano lehiaketetako epaimahaikide gisa gonbidatzen dute. Gaur egun irakaslea da Valentziako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak