Ama batek maite dezake gehiegi? Badago mugarik maitasun horrentzat? Zer gertatzen da semea edo alaba hazten denean eta etxetik alde egiten duenean?
Annek seme Nicolásen inguruan eraiki du bizitza, eta, orain, semea joan zaionez, galerari, habia hutsari eta senarrarekin duen benetako loturari egin behar die aurre.
Berarentzat ala ondokoentzat bizi izan da? Merezi izan du? Badu zentzurik geratzen zaionerako? Hartu dituen erabakiek atsekabetu egiten dute, eta orain asko du esateko…
Azkenaldiko pertsonaiarik txalotuenetako bat antzezteko itzuli da Aitana Sánchez-Gijón agertokietara, Oscar, Tony eta Moliere sariak irabazi dituen Florian Zellerren lan erakargarri eta hunkigarrian parte hartzera. Bakardadearen, hutsunearen eta zentzutasunaren mugak zein diren zalantzan jartzen duen lana.
Dramaturgia: Florian Zeller.
Zuzendaritza: Juan Carlos Fisher.
Antzezleak: Aitana Sánchez-Gijón, Juan Carlos Vellido, Alex Villazán eta Júlia Roch.
Eszenografiaren diseinua: Alessio Meloni (AAPEE).
Argiztapenaren diseinua: Pedro Yagüe .
Jantzien diseinua: Elda Noriega (AAPEE).
Soinu-espazioaren diseinua: Eduardo Ruiz.
Musika-konposizioa: Joan Miquel Pérez.
"LA MADRE"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
teatroarriaga.eus
Non
Arriaga Antzokia
Noiz
31/10/2024-etik 03/11/2024-era
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.