Soinuenea Fundazioak Herri Musikaren 20. Jardunaldiak antolatu ditu. Sakontzeko aukeratu duen gaia Tronpa da. Apirilaren 13an, larunbata, Europako hainbat aditu elkartuko dira Oiartzunen soinu-tresna txiki honi buruzko lanak aurkeztera. Goizean izango den sinposioan Alessandro Zolt eta Harm J. Linsen ariko dira lehenik Europa eta Asiako tronpen inguruan. Haien ondoren Francis Olivier Almeida, Xoxé Vázquez Che eta Juan Mari Beltranen txanda izango da Galizia eta Euskal Herrian ardaztutako lanekin. Arratsaldean Galiziako tronpak nola prestatzen diren azaltzeko tailerra zuzenduko du Xoxé Vázquez Che-k. Eta eguna bukatzeko, publiko zabalarentzat tronpa-joleek kontzertua emango dute. OHARRAK: Egitarauko sinposiora etortzea (hitzaldiak, bazkaria eta tailerra) 15 euro kostako da, eta bazkaria barne egongo da. Entzule moduan etortzeko izena emateko orria beteta eta ordainketa eginda dagoela azaltzen duen agiria komunikazio@soinuenea. eus helbidera bidali beharko dira. Izena emateko epea martxoaren 22an bukatuko da. Inork Oiartzunen lotarako lekua beharko balu, Jardunaldiak izango diren lekutik gertuen Elizalde Hotela dauka. EGITARAUASINPOSIOA. Oiartzungo udaletxea. Areto nagusia (Done Eztebe plaza, 1; Oiartzun)- 9:30 – 10:00 Harrera
- 10:00 – 10:30 Jardunaldien aurkezpena
- 10:30 – 11:20 The jew's harp in Europe: richness and complexity of an ancient tradition Alessandro Zolt (International Jew's Harp Society)
- Alessandro Zolt (International Jew's Harp Society)
- 11:20 – 12:00 Lamellate Jew’s Harps from Asia with an emphasis on but not limited to the Indonesian Archipelago Harm J. Linsen (International Jew's Harp Society)
- Harm J. Linsen (International Jew's Harp Society)
- 12:00 – 12:15 Atsedenaldia
- 12:15 – 13:00 Un acercamiento a la Trompa Galega Francis Olivier Almeida Otero – Xosé Vázquez Suárez Che
- Francis Olivier Almeida Otero – Xosé Vázquez Suárez Che
- 13:00 – 14:00 Euskal Herrian tronpa edo musugitarra erabiltzeari buruzko oharrak Juan Mari Beltran Argiñena (Soinuenea)
- Juan Mari Beltran Argiñena (Soinuenea)BAZKARIA. Ibargain elkartea (Aialde kalea, 6; Oiartzun)- 14:30 – 15:30 BazkariaTAILERRA. Oiartzungo udaletxea. Areto nagusia (Done Eztebe plaza, 1; Oiartzun)- 16:00 – 18:00 Taller de construcción de Trompa Galega Xosé Vázquez Suárez Che
- Xosé Vázquez Suárez CheKONTZERTUA. Oiartzungo udaletxea. Areto nagusia (Done Eztebe plaza, 1; Oiartzun)- 19:00 Tronpa-joleen emanaldia Edorta Agirre (Euskal Herria) Alessandro Zolt (Italia), Harm Linsen (Herbehereak) Xosé Vázquez Suárez Che (Galizia), Francis Olivier (Galizia), Ramón Dopico (Galizia)
- Edorta Agirre (Euskal Herria)
- Alessandro Zolt (Italia), Harm Linsen (Herbehereak)
- Xosé Vázquez Suárez Che (Galizia), Francis Olivier (Galizia), Ramón Dopico (Galizia)Hitzaldi eta tailerra | 15 € (inskripzioa)Kontzertuko sarrera | Doan
"HERRI MUSIKAREN 20. JARDUNALDIAK"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
soinuenea.eus
Non
Udaletxea
Noiz
13/04/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.