Errezitaldi poetiko-bertso-performatibo-irakurri ikus-entzutekoaAurreko proposamenen haritik, hitzez eraikitako errezitaldia eskainiko du Maialen Lujanbiok, «soila, hutsa, betea». Emanaldiaren lehengaia hizkuntza da, erregistro desberdinetan erabiliko duena; hotsetan, testu idatzietan, hitz esanetan, bertsoetan. . . erregistro desberdinak baina denak bikain aurkeztuak, hitzaren jolasean artista delako bertsolaria. Soinuek eta pantailako proiekzioek lagunduko dute emanaldian interakzioa sortzen.
urreko ‘rr’ aldaeren antzera, garaiko gaien inguruan egingo du kalka eta jolas Lujanbiok. Emanaldiek abiapuntu eta oinarri bera izango dute, baina tokian eta unean aldaerak izango dira. Sarrerak: Aldez aurretik salgai 6 €-tan usurbilkultura. eus plataforman. Bazkideek 4 €-tan eskuratu ahal izango dute sarrera bat NOAUA!ko egoitzan.
Noaua! 1.000. alea ospakizuna - "rr6 - erre(AH)ala"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
usurbilkultura.eus
Non
Eliza zaharreko elkargunea
Noiz
18/07/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.