Gaztezulo Bideo Lehiaketa 2020

Gaztezulo Bideo Lehiaketa 2020

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Gaztezulo

Noiz

06/04/2020-etik 22/05/2020-era

Istorioak irudi bidez kontatzea gustuko baduzu, nagiak askatu eta hasi errodatzen!LANAK ENTREGATZEKO EPEA
Bideoak apirilaren 6tik maiatzaren 22ra aurkeztu behar dira, eguerdiko 12:00ak baino lehen. Ondoren, epaimahaikideak lan guztiak baloratu eta ekainean Bilboko Euskararen Etxean izango den sari banaketa ekitaldian garaileen izenak jakinaraziko ditugu. NOLA PARTE HARTU?1. FORMULARIOA BETE HEMEN.
2. Bideoak online bidalketa sistema baten bidez (tori. eus edo wetransfer. com) bidali web@gaztezulo. eus helbidera.
3. Ikusleen botoak eta iruzkinak maiatzaren 22a arte jaso ahal izango dira gaztezulo. eus webgunearen bidez. Jasotako bideoak GAZTEZULOren YouTubeko kanalera igo etagaztezulo. eus webean publikatzen joango gara. Beraz, zenbat eta lehenago bidali, orduan eta Ikuslearen Saria irabazteko aukera gehiago!EPAIMAHAIAHiru adituk osatutako epaimahaiak lanak ikusi eta baloratuko ditu kalitate teknikoa, originaltasuna eta sormena kontuan hartuta. SARIAK- 1. SARIA: bideo onenaren egileak 1. 200 euroko saria jasoko du*.
- 2. SARIA: bigarren bideo onenaren egileak 300 euroko saria jasoko du*.
- IKUSLEEN SARIA: webgunean maiatzaren 29an 12:00etan ikusleen boto gehien dituen lanaren egileak hainbat produktuz eta GAZTEZULO materialez osatutako opari sorta bat irabaziko du. Oinarriak deskargatu hemen

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak