Itziar Urbieta eta Loreto Fernandezek organo kontzertua eskainiko dute azaroaren 28an parrokian

Itziar Urbieta eta Loreto Fernandezek organo kontzertua eskainiko dute azaroaren 28an parrokian
Lau eskutara eta emakume konposatzaileak goiburu hartuta, organo kontzertua eskainiko dute Itziar Urbieta eta Loreto Fernandez organo jotzaileek azaroaren 28an, zapatua, Azpeitiko parrokian. 12:00etan hasiko da kontzertua, eta sarrera librea da.