Kultur labea: Mikel Markez eta Esti Markez

Kultur labea: Mikel Markez eta Esti Markez

Gertaeraren datuak

Antolatu du

kultura.errenteria.eus

Noiz

13/05/2020

Covid19ak eragindako Alarma Egoerak kultur programazioaren birplanteamendua ekarri du. Hau horrela, Udalak "Kultur labea" proiektua jarri du martxan: egoera bereziak irauten duen bitartean, Errenteriako sortzaileak ezagutzera emateko leiho bat; herriko sorkuntzak etenik izan ez dezan pentsatutako gune bat, hain zuzen. ""Kultur labea"-ri esker, antzerkiak, dantzak, musikak eta adierazpen desberdinetako emanaldiek euren ohiko eszenatokiak aldatu eta Herri Bizia udal komunikabidearen webgunean izango dute txoko bat, herribizia. errenteria. eus/labea orrian. Bertako programazioa Udalak horretarako espresuki kontratatuko emanaldiekin osatuko da. Astelehenetik ostiralera, 18:00etan, artista errenteriar batek etxean grabatutako pieza bat eskainiko da. Maiatzak 13, 18:00etan: Mikel Markez eta Esti Markez

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak