Jazzaldia 2024: Fran Serrano Quartet 0202
Gertaeraren datuak
Antolatu du
Donostia Kultura
Non
Frigo gunea
Noiz
28/07/2024
Donostiako Jazzaldia 2024 jaialdiaren egitarauaren barne. Fran Serrano (kontrabaxua), Marcos Salcines (pianoa), Mikel Urretagoiena (bateria), Dani Artetxe (gitarra)Fran Serrano kontrabaxu eta konpositorearen lehen diskoak, “0202” Fran Serrano Quintet (2021), bost konposizio original eta estandard baten moldaketa biltzen ditu. Hunkiarazteko eta hausnarketa pizteko sortutako disko hau oso organikoa da, eta hogei urteko ibilbidea egina duen musikari baten heldutasuna eta ikuspegia islatzen ditu. Lan hau izango da kontzertuan aurkeztuko digutena, laukote formatuan. Jazzean inspiratutako musika da, baina autoreak beste genero batzuen zertzeladak gehitzen ditu, tartean musika klasikoarenak eta rockarenak. Serranok hizkuntza tonala eta modala konbinatzen ditu, eta uztartu egiten ditu bluesean, Jazzean eta beste forma hedatuago batzuetan oinarritutako egiturekin, zuzenekoetan inprobisazioari eta sentsazioei bide emateko. Konposizioen soiltasuna da Fran Serranoren musikaren ezaugarria; erraietatik eta jarrera gizatiar batetik sortuak dira, konpositorearen esperientzietan, melodien kohesioan, eta aukeratutako instrumentaziorako egindako harmonietan oinarrituak. Zuzenekoetan, laukotea proiektatzeko gai den energia nabarmentzen da.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.