Sorry Mountain

Sorry Mountain

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.pamplonaescultura.es

Non

Antzara enparantza

Noiz

16/05/2020

Jarduerak Civivox sarean (2020ko otsailetik maiatzera)Amerikako musika sustraiduna maite duten hiru lagunen kezketatik sortua da Sorry Mountain Boys taldea. Izan ere, Dani, Iñaki eta Mikel elkartu egiten dira banjoa jotzen ikasteko, bakoitzak dakiena elkarri erakuste aldera. Hasieran, Amerikako landa-folkloreko instrumentu horren eta beste batzuen soinua esperimentatzen aritu ziren (gitarra akustikoak, lap steel, dobroak edo mandolinak), guztiak ere Iñakik eskuz egindakoak. Gero, konbo bat osatu zuten, Iruñeko taberna musikal ezagun batean astero egiten diren country jan sessions saioetan aritzeko. Esperientzia ilusionagarria zaie beren gaiak konposatzea eta, horrek eraginda, taldea hazi eta beste country zale batzuen ekarpenarekin aberastu da. Horietako bat Pablo perkusionista da, eta bestea, Esther baxu-jotzailea. Maiz, gainera, biolina eta akordeoia gehitzen zaizkie. - Daniel Lana: front man, ahotsa, gitarra, mandolina, harmonika
- Iñaki Urrutia: lap steel-a, dobroa, gitarra, mandolina, banjoa, koruak
- Mikel Orcaray: banjoa, ahoharpa
- Esther García: baxua, biolina
- Pablo Aguirre: perkusioa

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak