Fiestas de la Juventud 2020 en Urnieta (kultur egitarau laburra)

Fiestas de la Juventud 2020 en Urnieta (kultur egitarau laburra)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

urnieta.eus

Noiz

29/05/2020-etik 31/05/2020-era

Koronabirusaren hedapena murrizteko deituriko alarma egoeraren ondorioz eta herritarren osasun publikoa eta segurtasuna bermatu beharra dela eta Urnietako Udalak maiatzeko azken astebururako aurreikusita zeuden Gazte Festak bertan behera uztea erabaki zuen apirilaren erdian. Dena den, eta oraindik egoera oso zail batean murgilduta jarraitzen dugun arren, egoera zertxobait egonkortu denez, eta herritarren mugikortasuna murrizten zuten neurriak malgutu direnez, asteburu honetarako kultur egitarau labur bat prestatu dute herriko elkarteek Udalaren laguntzarekin. Musika, dantza eta bertsoakMusika eta dantza ikuskizunak izango dira Urnietako kultura bizirik dagoela erakusteko, betiere segurtasun neurriak errespetatuz eta bermatuz, eta kalean ikusle asko pilatzea saihestuz. Halaber, igandean 11:00etan, Bertso Eskoletako ikasleen bertso batzuk ipiniko dira ikusgai Urnietako Udalaren Youtube kanalean. Balkoietan jartzeko kartelakBestalde, Udalak kartel batzuk prestatu ditu “Gazte Festak 2020 Gora Urnieta” leloarekin. Kartel horiek herriko komertzioetan eskura ditzakete herritarrek doan, eta asmoa, haien balkoietan ipintzea da herria kolorez eta animoz betetzeko. Izan ere, kartel horiek etxean familia kideen artean margotzeko dira. Arduraz jokatuAntolatu den egitarau txikiarekin kultura balorean jarri eta herria zertxobait alaitu nahi da, baina herritarrei arduraz jokatzea eskatzen zaie, kalean musika edo dantza ikuskizunen batekin topo eginez gero, pilaketak ekidinez eta pertsonen artean mantendu beharreko segurtasun neurriak errespetatuz, atzerapausorik ez emateko. Azken finean, orain arte herritarrek erakutsitako zentzuarekin jarraitzea da kontua.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak