Kazetaritza, bertatik bertara 2024: "Eskuin muturraren aurkako babes hesiaren amaiera?"

Kazetaritza, bertatik bertara 2024: "Eskuin muturraren aurkako babes hesiaren amaiera?"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

blogs.vitoria-gasteiz.org

Non

Europa Biltzar Jauregia

Noiz

29/08/2024

2024ko Kazetaritza, bertatik bertara jaialdiaren barne. ESKUIN MUTURARREN AURKAKO BABES HESIAREN AMAIERA?   Europako bozek agerian utzi dute ultraeskuinaren gorakada. Europan gero eta indartsuagoak indar atzerakoiak eta xenofoboak. Horren aurrean, orain arte eskuin muturraren aurkako babes hesia inposatu duten alderdi demokratikoak hautatu beharrean aurkitzen dira. Ultraeskuina beregain hartu eta haiekin aldizkako akorditara iritsi edo haiek isolatzen jarraitu? Eskuin muturraren baitan ba ote dago eredu bigun eta onargarri bat eta eredu onargaitza?   Hizlaria: Ane Irazabal, EiTBren berriemailea Berlinen, eta lehenago Erroman), Kairon eta Jerusalemen; Europa eta Ekialde Hurbileko berri ematen du. Migrazioen auzian espezializatua da. 2017an prentsa idatziko Argia saria eta Euskal Kazetaritza Saria (Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak emana) irabazi zituen, 2019ko EuroBasque kazetaritza Saria, eta 2022an Comunicación Futuro - Alejandro Echevarría Fundazioak deitzen duen Etorkizun Handiko Komunikatzaile Gazteen saria.

Kazetaritza, bertatik bertara 2024: egitaraua (pdf)

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak