Musikaste 2020: SIGMA Project

Musikaste 2020: SIGMA Project

Gertaeraren datuak

Antolatu du

eresbil

Non

Niessen Kulturgunea

Noiz

17/10/2020

2020ko Musikaste jaialdiaren barruan. SIGMA Project (edo gauza bera dena, Andres Gomis, Angel Soria, Alberto Chaves eta Josetxo Silgueroren talentuen batuketa) saxofoi laukote bat baino gehiago da, XXI. mendeko musika instrumentalerako ezinbesteko egitasmoa da. Iraganean harizko laukotea instrumentu nagusia izan bazen, SIGMA Projectek, XXI. mendean, rol hori aldarrikatzen du saxofoi laukotearentzat.

Madrilen sortu zenetik, SIGMA Projectek 150 kontzertu baino gehiago eman ditu mundu zabaleko auditoriumetan eta jaialdietan: AEB, Jamaika, Buenos Aires, Bogota, Mexiko, Txile, Alemania, Frantzia, Eskozia, Ingalaterra, Italia, Polonia, Errumania, Kroazia, Tunisia, baita bere zirkuitu espainiarrean ere. 10. urteurreneko nazioarteko biran (2018), BBVA Fundazioak SIGMA Projecten bikaintasuna aitortu zuen, musika-ikertzaile eta sortzaileen Leonardo beka entzutetsua eman baitzien.

SIGMA Projectek WERGO zigilu alemaniarrarentzat grabatu du eta, bere nazioarteko bira-jarduerak Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalaren, Eusko Jaurlaritzaren Etxepare Institutuaren eta Ernst Von Siemens Musikstiftung alemaniarraren babesa du.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak