Euskadiko Filmategiak antolatutako "Klasikoak 2024" zikloaren barruan.
Metalurgiako langile bat erotu egingo da egiten duen lan mekanikoaren ondorioz. Osatzen denean, atxilotu egingo dute manifestazio batean —nahi gabe— parte hartzeagatik, eta kartzelan matxinada bat kontrolatzen lagunduko du, hori ere nahi gabe. Ondorioz, aske utziko dute. Azkenean, urrundu egingo da, kalean ezagutu duen umezurtz baten eskutik.
Chaplinen azken film mutua, haren lan onenetako bat, zaharberritu da. Bolognako Cinetecan zaharberritu dute, eta aipagarria da jatorrizko soinu-banda ere berreskuratu dutela; horri esker, Chaplin bikainak asmatu zuen bezala ikus dezakegu filma.
- Jatorrizko tituloa MODERN TIMES
- Itzulitako izenburua GARAI MODERNOAK / TIEMPOS MODERNOS
- Zuzendaria Charles Chaplin
- Urtea 1936
- Herrialdea A. E. B.
- Produkzioa United Artists
- Gidoia Charles Chaplin
- Hizkuntza Ingelesa
- Azpitituluak Euskara, gaztelania
- Iraupena 89´
- Aktoreak Charles Chaplin, Paulette Godard, Henry Bergman, Tiny Sandford, Chester Conklin
"Klasikoak 2024" zikloa: "MODERN TIMES"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
filmoteka.eus
Non
Tabakalera
Noiz
05/04/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.