Campeonato de Jóvenes Trikitilaris 2020

Campeonato de Jóvenes Trikitilaris 2020

Gertaeraren datuak

Antolatu du

urolakosta.hitza.eus

Non

Sala Modelo

Noiz

02/09/2020

Euskal Jai Egunik ez da ospatuko aurten, baina Euskal Astearen barruan ospatzen ziren ekintzetako batzuk mantendu egingo dira. Izan ere, Zarauzko Udalak jakitera eman du irailaren 2an izango dela Trikitilari Gazteen XL. Txapelketa, eta bertan parte hartzeko izen-emate epea zabalik dagoela gaurtik. Ixidor Larrañaga Jaiak eta Ekitaldiak zinegotziak aurreratu duenez, Modelo aretoan ospatuko da aurten, segurtasun eta higiene neurriak bermatze aldera. “Pandemiaren aurka borrokan gabiltzan denboraldi honetan, euskal kulturari indarra ematen jarraitzea beharrezkoa da”. Parte hartu nahi duten bikoteek hilaren 26a bitartean eman beharko dute izena Zarauzko Udaleko Jaiak eta Ekitaldiak departamentuan (Kale Nagusia 30), 943-00 51 19 telefonoaren bidez edo jaiak@zarautz. eus helbidera idatziz. Lehiakide guztiek 20 urte baino gutxiago izan beharko dituzte txapelketaren egunean, eta adina egiaztatzeko familia liburua edo nortasun agiria aurkeztu beharko dela iragarri du udalak. Parte hartzaileek lau pieza jo beharko dituzte: trikitixa, porrusalda, fandangoa eta arin-arina. Hauetariko piezaren bat norberak sortutakoa izan liteke, eta kasu horretan epaimahaiari aurrez abisatu beharko zaio. Gainera, trikitilariek trikitixa eta porrusalda koplaz lagundu beharko dute, eta janzkera tradizionalaren ezaugarriak mantendu beharko dituzte. Bi sari nagusi izango dira txapelketan: bikote irabazleari 250 euro, oroigarria eta txapela emango zaio, eta bigarrenari 175 euro. Herriko lehen bikotearentzat sari berezia egongo da, oraindik zehaztu gabea, eta txapelketan parte hartu duten gainerako bikote guztiei 70 euroko dieta emango zaie; kanporaketa fasea gainditu ez dutenei 50 euro.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak