Euskadiko Orkestra: "Schubert"

Euskadiko Orkestra: "Schubert"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Euskadiko Orkestra

Non

Kursaal

Noiz

28/09/2020-etik 29/09/2020-era

Zuzendaria: Robert TreviñoSchubertek bizitza zaila izan zuen, eta ez zen inoiz ospetsu izatera iritsi bere garaiko ikusleen artean. Hala ere, oso lagun leialen talde bat izan zuen, eta, 1815etik aurrera, bere omenez, Schubertiade direlakoak antolatzen hasi ziren; jaialdi pribatuak ziren, eta egilearen musika ospatu eta beste arte batzuekin erlazionatzen zen. Gaur egun, Europako hainbat tokitan, indarrean dago oraindik tradizio hori. Eredu horretan inspiratuta, eta Erromantizismoan oinarritzen den denboraldiari handitasunez hasiera emateko, Euskadiko Orkestrak bere Schubertiade propioa ospatuko du, eta Robert Treviño izango da zeremonia-maisu. Ez da inoiz egin horrelako ezer: astebetean, Schuberten zortzi sinfoniak entzuteko aukera eskainiko du, lau hiriburuetan banatuta eta saio bikoitzetan. Irailak 25, Gasteiz:
-18:00: 1. eta 6. Sinfoniak.
-20:15: 3. eta 9. Sinfoniak. Irailak 28, Donostia:
-18:00: 1. eta 6. Sinfoniak.
-20:15: 5. eta 4. Sinfoniak. Irailak 29, Donostia:
-18:00: 2. eta 8. Sinfoniak.
-20:15: 3. eta 9. Sinfoniak. Irailak 30, Bilbo:
-18:00: 2. eta 8. Sinfoniak.
-20:15: 5. eta 4. Sinfoniak. Urriak 1, Iruña:
-18:00: 1. eta 6. Sinfoniak.
-20:15: 3. eta 9. Sinfoniak.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak