"Literatura jazarriak" zikloa: "Oscar Wilde o la paradoja de la persecución"

"Literatura jazarriak" zikloa: "Oscar Wilde o la paradoja de la persecución"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Donostia Kultura

Non

Liburutegi Nagusia - Ekitaldi aretoa (San Jerónimo)

Noiz

30/05/2024

Literatura jazarriak zikloaren barruan Oscar Wilde idazleari buruzko hitzaldia eskainiko du Ana Zamorano unibertsitateko irakasleak. Oscar Wilde (1854-1900), XIX. mendeko idazlerik ikonikoenetako bat da. Wilden bikaitasun literarioa sormen jenioa izatearen eta bere garaian jazarritako gizona izatearen paradoxak markatu zuen. Oso goiz "Oxford Newdigate Prize" saria irabazi zuen Ravenna olerkiagatik eta gero bere talentu eta estiloarekin ospe literarioa irabazi zuen Lady Windermere's Fan (1882) edo The Importance of Being Earnest (1895) bezalako lanekin. Dorian Grayren erretratua edo El príncipe feliz lanen idazle ezaguna homosexuala izateaz akusatu zuten, eta bi urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, espetxe-denboran lan egitera derrigortuta egon zen. Ana Zamorano UNEDeko Filologia Fakultateko Anglo-iparramerikar Literaturako eta genero-ikasketetako irakasle titularra da, eta graduondoko ikastaroak ematen ditu hainbat masterretan: "Ingeles Literatura eta Kultura Ikasketen Masterra eta bere Gizarte Proiekzioa", "Genero Ikasketetako Unibertsitate Masterra" eta "Hizkuntzalaritza Aplikatuko Masterra". Ikertzailea da XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen lehen erdiko literatura anglo-iparramerikarraren arloetan, feministen eta genero-azterlanen teoriatik eta kritikatik. "English Literary Studies in Society (ELSSO)" ikerketa-taldeko kidea da. UNED argitaletxeko Mujer y literatura Bildumaren zuzendaria da. Journal of Gender Studies (Erresuma Batua) aldizkariko kontseilu editorialeko kidea da, eta "Poetas en la radio" irratsaioa zuzentzen du.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak