"LOAREN DEFENTSAN"

"LOAREN DEFENTSAN"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Metrokoadroka

Non

Landetxe Kultur Aretoa

Noiz

13/09/2024

Metrokoadroka kolektiboak LOAREN DEFENTSAN emanaldia eskainiko du irailaren 13an (ostirala) Landetxen, Oiartzungo Poesia Egunetan.

Ekitaldiak bi atal izango ditu:
-21:00etan, Oier Guillanek LOAREN DEFENTSAN poesia errezitaldia eskainiko du, harrera eskubidearen eta beharraren ideian inspiratuta.
-22:00etan, LOALDI POETIKOA hasiko da.

Publikoa ekitaldiaren zati bakarrera edo bietara etor daiteke, nahieran.

ZER DA “LOALDI POETIKOA”?

Poema sortak lasai lo egiteko eskubideaz, babesaz, harreraz hitz egiten du. LOALDI POETIKOA ideia horietan oinarritua egingo den ekintza performatiboa izango da.

Gaualdiaren hasieran BOST ARTISTEK PIEZA LABUR BANA eskainiko dute, 22:00etan hasita ordu erdiko tartearekin. Artista gonbidatuak: Ainhoa Alberdi, Luix Mitxelena, Titika Rekalt eta Lohitzune Telletxea.

Piezen artean geratzen diren tarteetan publikoak lasai egoteko aukera izango du. Nahi izanez gero (ez da derrigorrezkoa), publikoak besteekin partekatzeko proposamenak ere ekar ditzake (musika tresna bat, esku lanak egiteko proposamen bat, kontakizun bat, irakurtzeko poema bat. . . edozer).

Gauerdia pasata, loaldia hasiko da. Gauean zehar, publikoa lo dela Ananda Berasarte argazkilariak JENDEA LOTAN ERRETRATATUko du, eta emaitzarekin pieza artistiko berri bat sortuko da.

ZER EKARRI BEHAR DU PUBLIKOAK?

Oholtzan lo egiteko espazio bat prestatuko da (argi xumea, koltxonetak) eta alboan egongela moduko bat zizka-mizkarekin. Hala ere, komeni da bakoitzak bere zakua eta burukoa ekartzea, eta afaltzeko zerbait, nahi izatera besteekin partekatzeko. Eta batez ere, ondo pasatzeko gogoa da ekarri behar dena.

Loaldia Landetxen bertan egingo den gosariarekin amaituko da, antolakuntzak prestatua.


Lekua erreserbatzeko: poesiaegunak@gmail. com
Informazio gehiago: 679977276

Poesia Egunen antolatzaileak: 1545 argitaletxea, Hitzen Lihoa, Kantagiltza eta Metrokoadroka. Laguntzailea: Oiartzungo Udala.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak