Kutxa Kultur Gauak: "Matriuska"

Kutxa Kultur Gauak: "Matriuska"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

kutxakultur.eus

Non

Kutxa Kultur Terraza

Noiz

31/07/2020

- Kontsultatu hemen Covi-19aren ondorioz ezarritako segurtasun-arauak
- Aforo mugatua | Eguraldia txarra bada barruan egingo da ekitaldiaAMIKAZ KOLEKTIBOAK eta TTAK TEATROAK elkarlanean sorturiko antzezlana. Donostiako Poltsiko Antzerkia sorkuntza deialdiko proposamen saritua izanik, XXIX. edizioan estreinatutako sorkuntza. Bi zientzilari ikerkuntza betean murgildurik. Sakonera iristeko beharrak ordea, ezustekoz beteriko bidean jarriko ditu. Ez dago atzera bueltarik. Bi pertsonaia hauek euren gorputzetara iristeko bidaia da Matriuska. Ezarritako sisteman bizirauteko, beraien gorputzarekiko harremana etenda dute aspalditik eta, gaur, ikerkuntza honetan sakontzen hasi direnean, euren gorputzarekin egingo dute topo. Emakume gorputzarekin. Gorputz kolektibo batekin. Aurreko emakume guztiek, belaunaldiz belaunaldi informazioz bete duten gorputz horrekin. Emakume isildu, sortzaile, indartsu, bortxatu, ausart, baztertu… guztiek osatzen dute heuren gorputza. Ikusi eta sentituko egingo dituzte beraien baitan, gainera. Historiaren parte diren aurreko emakume guztien gorputzak, izenak eta izanak berreskuratzeko beharraz hitz egiten du antzezlanak.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak