"Etxerik txikiena"

"Etxerik txikiena"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

getxo.eus

Non

Muxikebarri - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroa

Noiz

03/04/2020

Maleta hartuta, sagarrondo bat eskuan, eta laster itzultzeko gogoa duela, Bettinak atzean utzi du etxea, bonben zaratatik eta gerrak eragiten duen beldurretik aldendu eta atseden hartzeko.

Obra honek haur iheslariek bizi duten ziurgabetasunaz hitz egiten du; euren sorlekua utzi behar dute norakoa zein duten eta egoera horietan pertsonen arteko harremanek zer garrantzi duten jakin gabe.

Norberaren etxebizitza segurtasunez eta lasaitasunez bizitzeko tokia bada, zein da horretarako unitaterik txikiena? Baliteke besarkada bat izatea etxerik txikiena.

FETEN 2019 SARIA emakumezko antzezle onena. Antzezleak: Laura Villanueva Arteaga eta Eva Azpilikueta
Autoretza: Maialen Díaz
Zuzendaritza: Rosa Díaz
Eskenografia zuzendaritza: David Lainez
Eskenografiaren errealizazioa: David Lainez eta Raul Arraiza
Jantzitegia: Aiora Ganuza, Hari&ari
Musika: Asier Fernández eta Eneko Anaut
Argiztapena: David Lainez eta Livory Barbez
Produkzioa: Yarleku teatro
Argazkilaritza eta diseinu grafikoa: Laura Blázquez Macías
Itzulpenak: Maialen Díaz, Rachel Mastín, Harri Larunbe

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak