Ondarearen Europako Jardunaldiak 2024 Nafarroan

Ondarearen Europako Jardunaldiak 2024 Nafarroan

Gertaeraren datuak

Antolatu du

jepnavarra.com

Noiz

27/09/2024-etik 06/10/2024-era

Nafarroako Ondarearen Europako Jardunaldiak asteburu batean egiten diren jardueren sorta bat da, ibilbideak, ibilaldi interpretatiboak, emanaldiak, bisitaldi gidatuak, lantegiak, hitzaldiak eta kontzertuak barne hartzen dituena, eta Foru Komunitateko ondare kulturalaren ondasun adierazgarrienak eta normalean ikusi ezin diren zenbait toki bisitatzea ahalbidetzen du. Kulturako Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Erakundeak jardueren egitarau zabala koordinatu du, udalerri eta entitate kulturalen arabera antolatua dagoena. Europako ondare komuna du ardatz eta, besteak beste, Donejakue bidea, hilarri diskoideoak, monasterioak, erromanizazioa, hiri gotortuak, erromanikoa eta gotikoa, ardoaren kultura eta arte barrokoa. Ondarearen Europako Jardunaldiak (OEJ) ondare kulturalaren inguruko sentsibilizazio programa bat dira, eta 1984an Frantzian egin zirenLes Journées Portes ouvertes des monuments historiques delakoan dute jatorria. 1991. urteaz geroztik izen horrekin egiten dira Europar Batasunaren eta Europako Kontseiluaren baterako ekimenez, eta gaur egun Europako Kultur Hitzarmenaren 50 estatu sinatzaileek garatzen dituzten Europako kultur ekitaldi parte hartzailerik handiena dira. Bere izaera paneuroparrari esker, aberastasun kultural komunaren kontzientzia pizten eta inguratzen gaituen kultur aniztasunaren aitortza eta ulermena areagotzen laguntzen du. Era berean, OEJk gizartea kontzientziatu nahi du mehatxu berrien aurrean kultur ondarea babes dezan. Edizio honen leloak, Kulturaren bideak, sareak eta topaguneak, konexio kulturalek duten garrantzia azpimarratu, kultura-ondarearen dimentsio paneuroparra balioetsi eta “ideien trukea” jorratu nahi du gure lurraldean bizirik dirauten bide eta ibilbideak ezagutzeko aukera ematen duten jardueren bidez. Komunitateak animatu nahi ditugu gure ondare-lekuek eta kultura-jarduketek ezkutatzen dituzten konexioei buruz hausnartzera, estatuz haraindikoak diren eta mendez mende hedatu diren istorioak ezagutzera emanez. Ondarea tokiko identitatearen eta haren jarraitutasunaren erakusgarri da, baina baita pertsona eta ideien fluxu fisikoa ere –edo gaur egun, digitala–, gure eraikin eta monumentuetan, kale eta etxeetan, eta are gure janari, erritu eta hizkuntzan eragin baitute. Edizio hau abagune bat da kulturarteko elkarrizketa adierazgarri bat hasteko, gure arbaso eta kulturak elkarri konektatuta nola egon diren eta dauden aztertzeko, bide, sare eta konexio kulturalak balioesteko eta egungo komunitateen artean berriak sortzeko antolatuko diren ekitaldien bidez. - Ondarearen Europako Jardunaldiak 2024 Nafarroan: egitaraua (pdf)

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak