"Luis Martín-Santos. Askatasun garaia"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
Donostia Kultura
Non
San Telmo Museoa
Noiz
14/09/2024-etik 12/01/2025-era
Luis Martín-Santos idazle eta psikiatra donostiarraren jaiotzaren mendeurrena ospatuko dela-eta antolatutako erakusketa. Komisarioa: Julià Guillamon. Luis Martín-Santosen irudiak dimentsio literario handia hartu du publiko zabalarentzat, Isiltasun garaia eleberriarekin, hainbat irakurle-belaunaldiren gerraosteko imajinarioaren parte dena. Eleberriak garai hartako narratiba berritzea ekarri zuen, eta hori da munduko eskola eta unibertsitateetan aztertzeko arrazoietako bat. Pertsonaia polifazetikoa izan zen, frankismoaren aurkako erresistentzia klandestinoko kidea, eta bere garaiko gizartearekin konprometitutako intelektuala.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.